Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/28
Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jardueretarako laguntzen Programa (PREE programa). (Ekonomiaren Garapen, Aniztasun eta Ingurumen Sailak izapidetzen du).
2020ko Deialdia.  Zenbatekoa: 14.748.000.- €.  (2020/10/28). 
1. Zenbatekoen Gehikuntza.
13.978.000.-€ (01/06/2021).
2. Zenbatekoen gehikuntza. 30.000.000.- €  (2021/07/30)
2020/11/18
Donostiako Txomin auzoko etxebizitzen birgaitze energetikoa amaitu da. 156 etxebizitzetan % 35 murriztu da energia-eskaria, fatxadak, estalkiak eta leihoak zaharberritu direlako eta hiri-berokuntzako zentral termikoan – District Heating – Sartu direlako, biomasa baita energia-iturri nagusia. Zenbatekoa: 2.000.000.- €
2020/12/01
Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoeraginkortasunaren, suteen aurkako segurtasunaren eta irisgarritasunaren arloan eraikinak birgaitzea barne hartzen duen hiri-berroneratze integralerako Global New Energy Finance S.L. sozietatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena jakinarazteko dena.
2020/12/15
Bilboko Begoña Amaren kaleko 6. eta 8. eraikinetan dauden Bilboko Gotzaindegiaren titulartasuneko hamalau etxebizitza eta lokal bat erostea, Alokabidek birgaitzeko eta errentamendu babestua emateko. (1.716.000.- €)
2021/02/16 Sestaoko Udalarekin eta Sestaoberri SArekin hitzarmen bat sinatzea, Sestaoko Txabarri-El Solen babes sozialeko etxebizitzak eta hiri-berrikuntza sustatzeko. Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta luza daiteke. Bertan, Gobernua arduratuko da eraikinak sustatzeaz eta eraikitzeaz, eta Udalak negoziatuko du eraikinak eta orubeak erostea, aurretik zeuden eraikinak eraistea eta urbanizazio-lanak egitea.
2021/02/17
E-lagun proiektuaren aurkezpena: Bilboko Etxebizitza Sozialen eta Udal Etxebizitzen Elkartearekin batera, alokairuko parke publikoari zuzendutako energia-eraginkortasuneko proiektu berria aurkeztu da. Euskadik 2.000 etxebizitza sozialen portaera energetikoa aztertzen du, etxebizitzen parke publikoan energia aurreztea bultzatzeko.
2021/03/09
Ezohiko aldi baterako programa bat sortzea erabaki zen, "Etxebizitzako hiru lurralde-ordezkaritzetako birgaitze-zerbitzuak indartzea, atzeratutako espedienteak murrizteko" izenekoa.
2021/06/29
Orain Otxar proiektuaren helburua Otxarkoagan jardutea da, elkarte-sarearen inplikazio zuzenarekin sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtzeko, eta aurrera egiten du eraikinen birgaitzearekin. Europako funtsekin bulego bat sortu da, Otxar Opengela, eta bertan hasi dira birgaitu beharreko bost blokeetatik lauren jabeekin bilerak egiten. Horrez gain, ikastaroak eta tailerrak egiteko gune bat ere badu.
2021/07/14 Zarauzko Vista Alegre auzoak irisgarritasuna hobetu du, bi hiri-igogailu berriren bidez eta hirigintza-aldaketak eginez. Jarduera hori Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Visesa sozietate publikoaren bidez sinatutako hitzarmenari esker egin ahal izan da.
2021/07/21 Irisgarritasunaren Euskal Kontseiluaren (ISEK) bilera, Euskadiko Irisgarritasun Estrategia garatzeko Ekintza Plan berria onartzeko. Planaren neurrien artean, legegintzaldi honetan Irisgarritasunaren Euskal Behatoki berria sortzea dago. Behatoki horretan, pertsona guztiek ingurune, produktu, zerbitzu eta informazioetara iristeko eta horiek erabiltzeko duten eskubidea modu aske eta autonomoan gauzatzeko neurrien bilakaera aztertuko da.
2021/09/10 Etxebizitzak eta eraikinak eraberritzeko laguntzen gehikuntza iragartzen da, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizigarritasuna bultzatzeko, 2021eko uztailaren 21eko Agindua aldatuta familia gehiagorengana iritsi ahal izateko, eta, horretarako, 33 milioi bideratuko dira urtero hurrengo hiru urteetan. Europako funtsen etorrerak aukera emango du 2021etik 2024ra bitartean etxebizitzen eta eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketak egiteko ahalmena eta funtsak bikoizteko.
2021/11/02 Euskadiko Irisgarritasun Estrategia garatzeko Ekintza Plana onartzen duen Erabakia. Planaren neurrien artean, legegintzaldi honetan zehar Irisgarritasunaren Euskal Behatokia sortzea dago. Behatoki horrek pertsona guztiek ingurune, produktu, zerbitzu eta informazioak modu aske eta autonomoan eskuratzeko eta erabiltzeko duten eskubidea gauzatzeko neurrien bilakaera aztertuko du.
2021/12/29 Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin hitzarmena sinatzea, eraikin publikoak birgaitzea bultzatzeko programa (Pirep) gauzatzeko estatuko gobernutik datozen zuzeneko laguntzak emateko. Programa horren helburua da titulartasun publikoko eta erabilera publikoko eraikinak modu jasangarrian birgaitzea, leheneratzeko, eraldatzeko eta erresilientzia egiteko planaren esparruan, Berreskuratze eta Biziberritzeko Mekanismoaren Europako funtsekin. Zenbatekoa: 22,46M €, EEMtik eratorriak.
2022/01/14

Eraikal Programa. Euskadin arlo horretan berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdia, eraikuntza klima-aldaketaren aurka borrokatzen, gizartea digitalizatzen eta bizi-kalitatea handitzen lagunduko duen beste eremu bat izan dadin.

2022ko Deialdia. Informazio Gehiago. Zenabtekoa:1.000.000.- €. (2022/01/14)

2022/06/23 Euskadiko auzoak berroneratzeko politika Next Generation Europako Funtsetatik datorren finantzaketarekin indartzen da. Euskadi da laguntza horiek jasotzen dituen lehen autonomia-erkidegoa. Jasotako zenbatekoa martxan dauden proiektuei gehituko zaie, eta jabe bakoitzak proiektatutako obren ordainketan egindako ekarpena arintzeko jasotzen duen diru-laguntza handitzeko erabiliko da. (16.700.000.- €)
2022/07/14 Hitzarmena Repsol Fundazioarekin, hiri-berroneratze integralari buruzko lan-foro bat sortzeko
2022/10/20

Auzoak berroneratzeko eta Euskadiko hamabi udalerri erabiltzeko Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planaren aurkezpena.

(101.000.000.- €)

2022/11/22 Birgaitze- bulegoekin eta erakunde laguntzaileekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena aintzat hartzekoa, honakoak garatzeko; batetik, Europar Batasunak - Next Generation-eu- finantzatutako Suspertze, Eraldatzeeta Erresilientzia Planeko (PRTR) egoitza-birgaitzearen arloko laguntza-programaren erakunde laguntzaile eta birgaitze-bulegoko funtzioak, zeinak urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan (3., 4. eta 5. programak) arautzen baitira; eta, bestetik, 2021eko uztailaren 21eko Aginduko (etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energía- efizientziaren arloko jarduketa babesgarriei buruzkoa) finantza-neurrien 1. eta 2. lerroak garatzeko
2022/11/30 Euskadiko Etxebizitzaren aldeko 2022-2036 Itun Soziala sinatu da, eta 80 erakundek baino gehiagok bat egin dute itun horrekin. Akordioaren helburuak honako hauek dira: alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa handitzea 50.000 etxebizitzako parkera iritsi arte, parke osoaren % 12ra igotzea etxebizitza babestu iraunkorrak, edo hiru etxetik bat birgaitzea 2036 amaitu baino lehen.
2022/12/07

Eraikal Programa. Euskadin arlo horretan berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdia, eraikuntza klima-aldaketaren aurka borrokatzen, gizartea digitalizatzen eta bizi-kalitatea handitzen lagunduko duen beste eremu bat izan dadin.

2023ko deialdia. (1.070.000.- €)(2022/12/07)

2022/12/20

Erabakia, birgaitzebulegoaren funtzioak eta egoitzabirgaitzearen arloko laguntza-programak garatzeko erakundeekin sinatu beharreko hitzarmena aintzat hartzekoa, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2023/03/14 Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzeko lege-proposamenaren aldeko irizpidea adieraztea, haren idazketa hobetzeko eta hirigintzako lizentziak eta baimenak eteteko epeen zenbaketan interpretazio okerrak saihesteko.
2023/04/14
Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jardueretarako laguntzen Programa (PREE programa). (Ekonomiaren Garapen, Aniztasun eta Ingurumen Sailak izapidetzen du).

Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoa duten udalerrietako eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen programaren (PREE 5000 Programa) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasuna-NextGenetrationEUk finantzatua. 
(6.383.009.-€ko funtsen gehikuntza, guztira 7.937.459.-€) 

2023/04/20 Eusko Jaurlaritza eta Udala akordio batera iritsi dira Gasteizen alokatzeko etxebizitza publikoa eraikitzeko eta zaharberritzeko. Akordioari esker, 960 etxebizitza eraiki ahal izango dira Salburuan eta Gasteizko Udalaren 62 etxebizitza zaharberritu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak gizarte-alokairuko parke publikoan sartzeko.
2023/05/09
Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jardueretarako laguntzen Programa (PREE programa). (Ekonomiaren Garapen, Aniztasun eta Ingurumen Sailak izapidetzen du).
Gastua baimentzea.
EHAA Esteka
2023/06/06
Dirulaguntzen programa, bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea bultzatzeko, egiturazko berrikuntzen bidez (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasunaren bidez (igogailuak instalatzea, batez ere) eta energia-eraginkortasunaren bidez (hainbat urteetako).
2023ko Deialdia
Informazio gehiago
2023/06/06

Finantza-erakundeek sustatzaile publiko eta pribatuei, jabeen etxe eta komunitateei, eta erabilera lagatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta kooperatibei ematen dizkieten kredituen interes-puntuak subsidiatzeko laguntza-programa, alokairu babestuko etxebizitzak eta birgaitzea sustatzeko (irisgarritasuna eta jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzea, aurretiko egiturazko birgaitzearen bidez).

2023 Deialdia
Informazio gehiago
2023/06/19 Euskadik Next funtsetako etxebizitzen eta eraikinen birgaitze energetikoko helburuak lortu ditu eta 130 milioi euro inguru konprometitu ditu 15.600etik gorako etxebizitzetako jardueretan laguntzeko. Euskal Autonomia Erkidegoa izan da Europako funtsak aktibatzeko Espainiako Gobernuak ezarritako helburuak lortu dituen lehen autonomia-erkidegoa.
2023/07/26 45,72 milioi euro erabiliko dira alokairu eskuragarriaren eta eraikitako parkearen birgaitzearen arloko etxebizitza-politikak indartz (45.720.000.- €)
2023/07/26 Dirula guntza zuzena Pasaian (Gipuzkoa) Andonaegi auzoko birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari (5.800.000.- €)
2023/07/26 Bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza arrunten aurrekontua handitu da, egitura (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasuna (igogailuak jartzea) eta eraginkortasun energetikoa berritzeko. (7.350.000.- €)
2023/09/19

Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik datozen etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza ekonomikoen 2022ko deialdia, energia-eraginkortasuneko irizpideekin.Gastu baimena: 39.140.000 €. (2022 eta 2023 €). Informazio gehiago

2023ko deialdia. Aurrekontu gehikuntza (7.500.000.-€)

2023/10/03 Europako Next Generation funtsen bidez birgaitzeko laguntzarik gabe geratu ziren eraikinen erreserba-zerrenda aktibatu da, Euskadiri arlo horretarako esleitutako 130 milioiak agortu ondoren.
2023/10/31 Erabakia, kreditu globala diruzaintzako gerakinen kontura zabaltzekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 2023ko ekitaldian dituen kreditu-beharrizanei erantzuteko, bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsen finantzaketa gehigarrirako.
En colaboración con el Dpto. de Economía y Hacienda. (60.000.000.- €)
2023/11/14

Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralen bidez Euskadiko Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia bat ezartzeko eta plan horiek barne hartzen dituzten jarduerak gauzatzeko toki-erakundeentzako ezohiko laguntzen/dirulaguntzen programa.

2024ko Deialdia. Informazio gehiago. (5.000.000.- €)

2023/12/26

Dirulaguntza zuzena ematea Urduñako Udalari, Landatas eta Maria Dolores Madaria auzoetako hiri-berroneratze eta eraikinen birgaitze jarduketetarako, energia-eraginkortasuna edo etxebizitzen irisgarritasuna hobetzeko jarduketekin.

Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2022ko abenduaren 20ko Erabakia aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Urduñako Udalari, Landatas eta Maria Dolores Madaria auzoetan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jardueretarako.
2024/01/25

International Congress on Housing Policial egingo da. Foro horrek etxebizitzaren arloan erreferentziazko politika publikoak bultzatu dituzten profesionalak erakarriko ditu Euskadira, Europak arlo horretan dituen erronkei aurre egiteko.

2024/02/29 ISEK-Euskal Autonomia Erkidegoko Irisgarritasuna Sustatzeko Kontseiluak osoko bilkura egin du, eta Euskadin eraikitako etxebizitzetan irisgarritasuna baloratzeko tresna bat sortzeari ekin zion. Tresna horrek etxeetako irisgarritasun-baldintzak, eraikinetako elementu komunak eta hiri-ingurune hurbilena neurtzeko eta ebaluatzeko balioko du.
2024/05/28

Finantza-erakundeek sustatzaile publiko eta pribatuei, jabeen etxe eta komunitateei, eta erabilera lagatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta kooperatibei ematen dizkieten kredituen interes-puntuak subsidiatzeko laguntza-programa, alokairu babestuko etxebizitzak eta birgaitzea sustatzeko (irisgarritasuna eta jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzea, aurretiko egiturazko birgaitzearen bidez).

2024ko deialdia.
Informazio gehiago

2024/05/28

Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik datozen etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza ekonomikoen 2022ko deialdia, energia-eraginkortasuneko irizpideekin.Gastu baimena: 39.140.000 €. (2022 eta 2023 €). Informazio gehiago

2024ko deialdia
Informazio gehiago


2024/06/04

Eraikal Programa. Euskadin arlo horretan berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdia, eraikuntza klima-aldaketaren aurka borrokatzen, gizartea digitalizatzen eta bizi-kalitatea handitzen lagunduko duen beste eremu bat izan dadin.

2024ko deialdia. Informazio gehiago