Ekimena 5. Zuzkidura-bizitokiak gazteen kolektibora bideratzea eta proiektu pilotuak garatzea erabilera lagapeneko kooperatibak bezalako gazte
etxebizitzak errazteko, herrialde nordikoen esperientziak kontuan hartuz.
Ekimena 5. Zuzkidura-bizitokiak gazteen kolektibora bideratzea eta proiektu pilotuak garatzea erabilera lagapeneko kooperatibak bezalako gazte
etxebizitzak errazteko, herrialde nordikoen esperientziak kontuan hartuz.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/09 |
Errenteriako udalerrian, Arramendi eremuan, 51 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi da, erabilera lagatzeko erregimenean. Bizitoki horiek guztiak hiru kide baino gutxiagoko bizikidetza-unitateak dituzten 36 urtetik beherako pertsonentzat izango dira.
|
2021/03/09 | Irungo udalerrian, Oñaurre eremuan, 34 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi zen. |
2021/09/10 | Azpeitiko Udalak lagatako Jesusen Bihotzaren Esklaben komentu zaharrean, 48 zuzkidura-bizitokien obrei hasiera eman zaie (alokairu erregimeneko apartamentuak gazteentzat eta merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboentzat). Proiektu honekin, etxebizitza publikoa sortzeko modu berri bati ekin zaio, erabiltzen ez diren ondare-balioa duten eraikinak berrerabiltzean oinarrituta, haien birgaitzearen balioa azpimarratuz. (6.000.000.- €) |
2021/12/21 | Orioko Udalak hartutako erabakia, Orioko Anibarko Portua kaleko 30,31 eta 32 zenbakiak dituen eraikinaren beheko solairuan dagoen 2 zenbakiko merkataritza-lokala doan lagatzea onartzen duena, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. |
2021/12/21 | Erabakia, Zumarragako Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: alokairuko 30 zuzkidura-bizitoki sustatzea udalerrian etxebizitza-premia berezia duten kolektiboentzat, Faustino Orbegozo Fundazioaren adinekoentzako egoitza zaharraren eremuan, udal-jabetzakoa baita. |
2023/01/10 |
Urtero 9.200 gaztek baino gehiagok jasotzen dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntzak alokairua ordaintzeko. |