Ekimena 3. Gaztelagun Programa indartzea, horretan sartzeko betekizunak malgutuz.
Ekimena 3. Gaztelagun Programa indartzea, horretan sartzeko betekizunak malgutuz.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/02/19 |
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako ebaluazioaren arabera, gazteen artean etxebizitza librea alokatzeko laguntza-programa, Gaztelagun, 2019ko urtarrilean sortu zenetik orain arte 18 eta 35 urte bitarteko 2.100 gazterengana iritsi da. Gaztelagunek gora egin du 2019tik 2020ra bitartean emandako laguntzen eta eskatzaileen kopuruak, 2020ko abendurako emandako laguntzen% 126,6ko igoerarekin, aurreko urtearekin alderatuta.
|
2021/10/18 | Gazteei eta etxebizitza pribatuei arrazoizko prezioan alokatzen laguntzeko programak eskuratzeko baldintzak hobetu dira. Gaztelagun eta ASAPen baldintzak malgutu egin dira, etxebizitza gehiagok eta gazte gehiagok jaso ahal izan ditzaten bi laguntzak, bi programen xede diren etxebizitzen hileko gehieneko errentak handituz. |
2022/03/17 |
Gaztelagun programa: Gazteei zuzendutako etxebizitzak alokatzeko laguntzak. Laguntza izango da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre bat alokatzeagatik ordaindutako errentaren ehuneko bat hilero ordaintzea. 2019. urtea: 5.000.000 2020. urtea: 11.250.000 2021. urtea: 16.500.000 2022. urtea: 10.500.000 2023. urtea: 4.500.000 2024. urtea: 3.000.000 |
2022/04/26 | Alokabide SA sozietate publikoarekin sinatu beharreko hitzarmena, Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak kudeatzeko. |
2022/04/26 |
Gaztelagun programako etxebizitzen alokairurako laguntzak . Aukera duten pertsonen kopurua eta zenbatekoak jasotzeko denbora handitu egiten dira, hiru urteko gehieneko epea kendu eta 36 urtera arte luzatuz.
2022Deialdia
|