Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/15
Donostian, formula kooperatibo baten bidez erabilera lagatzeko etxebizitzen lehen eragiketa gauzatu zen, ehun familia ingururi esleituko zaizkien pisuen zozketa publikoa eginez. Lankidetza publiko-pribatuko formula bat da, aitzindaria Euskadin. Horren bidez, esleipendunak bazkide kooperatibista bihurtzen dira sarrera-kuota baten bitartez, eta hileko kanon bat ordaindu beharko dute.
2021/12/07 Etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen alokairua eta beste erabilera modu batzuk sustatzeko jarduketei buruzko neurriak onartzea. Etxebizitzari buruzko euskal Legea garatzen duen araudia berria da, erakunde-maila guztietan alokairua sustatzeko, eta, gainera, lankidetza publiko-pribatuko formulak aktibatzen ditu, sektore pribatuak ere alokairu eskuragarria bultza dezan.
2022/05/31 Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskuragarriko etxebizitzak erostea, zuzkidura-bizitokiak sustatzea (ADA), gizarte-ekimenak cohousinga edo elkarlaneko etxebizitzak sustatzea, Alokairu programa (eremu publiko-pribatuko lankidetza-mekanismo berria, zeinaren arabera epe luzera eraikin pribatuak Jaurlaritzari lagatzen baitzaizkio, alokairu aseguratuko errenten truke) (19.000.00.- €, hainbat urtetarako)
2022/11/25 Bartzelonako Adierazpenaren sinaduran parte hartu da. Zenbait Autonomia Erkidegok sinatu dute akordio hori, erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitza kooperatiboak sustatzeko. Etxebizitza eskuratzeko formula berritzailea da, eta Euskadi erreferentzia da nazio mailan