Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/09 8 etxebizitza eraikitzea, alokairu babesturako, Zerainen (Gipuzkoa). Etxebizitzak amaituta daude eta, hemendik aurrera, Udalak, etxebizitzen jabeak, alokairu sozialerako erabiliko ditu datozen 50 urteetan. Zenbatekoa: 400.00.- €
2020/09/29
Euskadiko alokairu libreko etxebizitzen parkeko maizterrei ezarritako zuzeneko laguntzak eskatzeko epea luzatzea, baldin eta Kobidaren krisiaren ondorioz egoera ekonomiko ahulean badaude.
2020/12/18
VISESA sozietate publikoak alokairu sozialerako 84 etxebizitza (36 gehi 48) eraiki ditu Ortuellan, eta Alokabidek kudeatuko ditu. (6.500.000.- €)
2020/12/22
Erabakia, Orioko Udalari 8 Munto sektoreko P.R.2 lurzatia erosteko baimena ematen diona, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. (541.424.- €)
2020/12/22
Erabakia, Bilboko Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomoari Bilbon, Otxarkoagako Aixe Ona eremuan eta Miribillako Eretza mendiko 10. zenbakian dauden lurzatiak erosteko baimena ematen diona, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
2021/04/12 Getxoko Iturribarrin babes sozialeko 91 etxebizitza alokairu-erregimenean esleitzeko prozedura hasi da.
2021/04/13
Etxebizitza libreak alokatzeko laguntzen programa, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko. Alokabide SA sozietate publikoak kudeatzen du programa hori, eta, horretarako, luzatu egin da aurretik sinatutako hitzarmen baten indarraldia.
2021eko Deialdia.   (2021/04/13)
2021/04/26
Sestaon alokairu babestuari bultzada eman zitzaion, 50 etxebizitza esleitu baitziren eta laster bi eraikin berri eraikiko baitira. 2022an lizitatuko dira udalerri industrialeko eremu horretako esku-hartzea osatzen duten bi eraikinak, errentamendu-parkeari babes publikoko 180 etxebizitza gehiago emango dizkiotenak.
2021/05/24

Alokatzeko hogeita hamar bat etxebizitza babestu eraikiko dira Soraluze-Placencia de las Armasen.

2022/01/04 Alokairua ordaintzeko laguntzen zenbatekoak hobetzea, hilean 275 euroraino. Igoera horrek eragina du bai Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoetan (EPE), bai gazteenei berariaz zuzendutako laguntzetan (Gaztelagun), eta automatikoki gauzatuko da urtarriletik aurrera.
2022/05/31 Finantza-erakundeek sustatzaile publiko eta pribatuei, jabeen etxe eta komunitateei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta erabilera-lagapenean dauden kooperatibei ematen dizkieten  kredituen interes-puntuen sorospenerako programa, alokairu babestuko eta birgaitze integraleko etxebizitzak sustatzeko (irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna, digitalizazioa, ITEtik eratorritako obrak, eta birgaitzearen eta/edo aurretiazko erreformaren bidez jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzea), Jaurlaritzaren finantza-erakundeen bidez. (14.100.000.- €)
2023/09/23

Etxebizitza babestuak izateko hautagaien ordainsariak gorantz berrikusten dira, azken urteetako inflazioaren igoera handiak eta Ukrainako gerraren ondorioek markatutako egoera ekonomikora egokitzeko. El Correo

2023/12/14 Eusko Jaurlaritzak udalei bidaltzen die bizitegi-merkatu tenkatuaren eremuen izendapena eskatu ahal izateko prozedura.