Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/17 Azkoitiko Udalarekin hitzarmen bat sinatzea, herri horretako Txalon Erreka eremuan alokairu babesturako 40 BOE eraiki ahal izateko. Zenbatekoa: 5.900.000.- €.
2020/12/15 Azpeitiko Udalak Azpeitiko udalerriko Arana Ingurunea Hirigintza Eremuko Esklabas Iturzulo hirigintza-azpieremuko C.10.4.3.1.1 ekialdea erabilera tertziarioko lurzati kontsolidatuaren doako lagapena onartzeko erabakia, 48 zuzkidura-bizitoki sustatzeko.
2021/02/16 Erabakia, Azkoitiko Udalarekin eta Azkoitia Lantzen SArekin hitzarmen bat sinatzeko baimena ematen duena, Azkoitiko udal-mugartean Txalon Erreka 10. sektorean babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.
2021/03/03 VISESAk Santurtzin sustatutako babes ofizialeko 32 etxebizitza esleitzeko zozketa egin zen.
2021/03/15
Santurtziko San Juan de Rompeolas auzoan etxebizitza sozialak eta zuzkidura-bizitokiak eraikitzea. Horiek guztiak alokairu sozialera bideratuko dira, eta Alokabidek kudeatuko ditu. 90 etxebizitza dira: babes ofizialeko 32 etxebizitza, VISESAk sustatuak, eta 58 zuzkidura-bizitoki,  guztiak, lehentasunez, gazteentzat eta behar bereziak dituztenentzat.
2021/03/23
72 zuzkidura-bizitoki eraikitzea Bilboko Txurdinaga auzoan, gazteen etxebizitza-beharrei erantzuteko. Zuzkidura-bizitokiak (ZB) lehentasunez gazteentzat izango dira, emantzipazioa bultzatzeko. ZBak Bilbon erroldatuta dauden eta Etxebiden aldi baterako alokairuan alta emanda dauden pertsonen eskura jarriko dira, gehienez ere bost urterako. Maizterrek beren diru-sarrera haztatuen % 30 gaindituko ez duen kanon bat ordainduko dute hilero (8.890.000.- €)
2021/03/23 Baimena eman zen Soraluzeko Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, Soraluzeko udalerriko Txurruka azpieremuan gizarte-babeseko etxebizitzak sustatzeko.
2021/04/13 Sopelako Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko baimena eman zen, Asu sektoreko G lurzatian babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.
2021/05/31 Azkoitiko Udalarekin hitzarmen bat sinatu da alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko. Hiru lurzati erosi dira Txalon Erreka auzoan, alokairu-erregimeneko etxebizitza-parke publikoa handitzeko
2021/06/29
2021/06/30
2021/07/05 34 zuzkidura-bizitoki berri esleitu zaizkie gazteei Irungo Oinaurre auzoan. Apartamentuak lau kide baino gutxiagoko familiak dituzten 36 urtetik beherako pertsonei zuzenduta daude.
2022/01/28 Zumarragako alokairu sozialera bideratutako 30 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lankidetza-hitzarmena. Akordio hau sinatuta, indartu egiten da Zumarragako bizilagunek etxebizitza eskuragarria eskura dezaten bi erakundeek hartutako konpromisoa. EHAAn argitaratzea.
2022/02/02 Hitzarmena Arrankudiaga-Zolloko Udalarekin, Elexalde auzoko 2. sektoreko P-2 lurzatian zuzkidura-bizitokiak sustatzeari buruzkoa.
2022/02/08 Basauriko Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko akordioa, San Migel Mendebaldeko SR-1 partzelan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2022/02/08 Zarauzko Udalarekin akordioa, Salberdin O.R. 10-2 areako AD lurzatian 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko..
2022/03/31 Eusko Jaurlaritzak eta Udalak Donostian zuzkidura-bizitokiak garatzeko konpromisoa berretsi dute. Zuzkidura-bizitoki berriak aurrreratu dira. Gogoan izan, bizitoki mota hauek bizikidetza-unitateek edo pertsonek dituzten gela beharrak modu transitorioan eta errenta baten ordainketaren bidez bideratzea zuzenduta daude, bi erakundeek datozen urteetan gauzatuko dutena.
2022/04/19 Bilboko Zorrotzaurren babes ofizialeko 120 etxebizitza jabetza osoan esleipena.
2022/05/13 Arrankudiaga-Zolloko Udalak hitzarmena zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. Zuzkidura-bizitokiak tamaina txikiko bizitegi-modalitate bat dira, kolektibo jakin batzuei zuzendua, hala nola gazteei; bertan egoteko epea bost urtekoa izango da.
2022/05/16 Etxebidek lurzorua erosi du Gasteizen 1.100 etxebizitza sozial egiteko eta itxaron-zerrenda handia murrizteko.
2022/06/10

Abanto-Zierbenako gazteentzako zuzkidura-bizitoki berriak esleitzea.

2022/06/14 Zarauzko udalerrian 7. Eremuan – Azken Portuan- babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko Zarauzko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena.
2022/06/28 Lekeitioko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzen da. Helburua: alokairurako babes sozialeko etxebizitzak sustatzea Lekeitioko Karabia 2.3 BA eremuan.
2022/07/19 Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari Beizamako Beizama Bilduan kokatutako partzela doan lagatzea onartzeko baimena ematekoa, alokairu-erregimeneko hamabi etxebizitza sozial sustatzeko.
2022/07/19 Andoaingo Udalarekin hitzarmena, Ama Kandidako eta Agirialaiko Etxeberrietako esku-hartze urbanistikoko eremuko lurzatietan alokairuko babes sozialeko 266 etxebizitza sustatzeko.
2022/09/07 32-Esnabide sektoreko B-2 lurzatian babes sozialeko etxebizitzak sustatzeari buruz Errenteriako Udalarekin hitzarmena
2022/09/20 Basauriko udalerriko Azbarren J eremuan dauden Basauriko Udalaren titulartasuneko lurren hirigintza-aprobetxamenduaren % 15 doan lagatzea eta trukatzea onarpena, babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2022/10/11 Hitzarmena luzatzea baimentzeko: Bilboko Udalarekin sinatua, Zorrotzaurreko eremu mistoko A11 egikaritze-unitatean zuzkidura- bizitokiak sustatu ahal izateko.
2022/11/28 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Vitoria-Gasteiz udalerrian, Lakuabizkarra eremuan.
2022/11/29 Azkoitia Lantzen SAri erostea Azkoitiko udalerriko Txalon Erreka 10. Sektorean dauden P-1, P-2 eta P-3 lurzatiak, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko baimentzen da.
2022/12/07 Erabakia, Irungo Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, 6.2.0.8 Alei eremuan babes sozialeko  etxebizitzak sustatzeko
2023/01/09 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Bilboko udalaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, Zorrotzaurreko eremu mistoko AI1eko 1. egikaritze-unitatean zuzkidura-bizitokiak sustatu ahal izateko, Bilboko udalerrian.
2023/01/31 Erabakia, Donostiako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren gehigarria izenpetzeko baimena ematekoa, Donostiako udalerrian zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. EHAA.
2023/04/04 Erabakia, Arrankudiaga-Zolloko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari Elexalde Arrankudiaga-Zolloko 2. sektoreko P-2 lurzatia doan lagatzea onartzekoa, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2023/04/13 Eibarko fabrika zahar bat gazteentzako alokairuko zuzkidura-bizitoki bihurtzeko nazioarteko lehiaketa.
2023/04/18 Getariako Udalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko erabakia, Getarian zuzkidura-bizitokiak sustatu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak apartamentu horiek eskaintzen dizkie Etxebiden etxebizitza bat eskatzen duten pertsonei, txandaka, gehienez ere bost urtez, diru-sarreren % 30 gainditzen ez duen hileko kanon baten truke.
Hitzarmena EHAA
2023/05/04 Vitoria-Gasteiz udalerrian, Arriagako atean, 6 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura.
2023/05/30 Erabakia, Gaubeako Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, AR-16 (B) eremuan babes publikoko etxebizitzak sustatzeko. etxekoen unitate baten beharrari herriko pertsonen arrazoizko prezioetan erantzuteko.
EHAA
2023/10/03 Erabakia, onarpena ematekoa Errenteriako Esnabide 32. sektoreko B2 lurzatiaren doako lagapenari, Errenteriako Udalak egin baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.
2023/11/20 48 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi da Azpeitian, Loiolako Ignazio etorbidean.
2023/12/01 Hasiera eman zaio Orioko udalerrian (Anibarko portua) 6 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari.
2024/02/13 SSU 02 Betiondo sektorean zuzkidura-bizitokiak sustatzeko Ermuko Udalarekin hitzarmen. Horren arabera, bi partzela doan lagako dira, alokairuko 80 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.
EHAA
2024/02/22 Hitzarmena Lasarte-Oriako Udalarekin, alokairuko zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko. Horretarako, Udalak doan lagako dio Eusko Jaurlaritzari egungo Maialen Chourraut kiroldegia, birkokatzeko prozesuan dagoena. Libre dagoen espazioa, 3.069 m2-ko kirol-ekipamenduko partzela, apartamentu horietarako erabiliko da. Euskal Herriko Agintatzearen Aldizkaria
2024/03/01 Basauriko alokairuko 36 zuzkidura-bizitokiren giltzak eman zaizkie esleipendunei.
2024/03/12 Erabakia, doako lagapen hau onartzekoa: komunitate-ekipamendu publikoko P1 lurzatiarena, Otxandioko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde egina, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
2024/04/04 Esleipendun gazteei alokairuko 6 zuzkidura-bizitokiren giltzak emango zaizkie Orion
2024/04/08 Gasteizko gazteentzako alokairuko 92 zuzkidura-bizitokiren giltzak eman zaizkie esleipendunei.
2024/05/31 Galdakaoko Udalari dirulaguntza bat ematea, Udalak udalerrian eraiki dituen alokairuko 60 zuzkidura-bizitoki sustatzeko. (2.400.000.- €)
2024/06/18 Baimena eman Ortuellako Udalarekin hitzarmen bat izenpetzeko, Peñotako SR-2 sektoreko E-1 lurzatian ogeiren bat zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.