Ekimena 2. Alokairura bideratzea etxebizitza publikoko promozioaren % 100a.
Ekimena 2. Alokairura bideratzea etxebizitza publikoko promozioaren % 100a.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/02/08 |
Babes ofizialeko 17 etxebizitza erostea, VISESAk sustatuta, Aldapetako (Zarautz) AOR 2.2 1. lurzatian, alokairu sozialerako erabiltzeko. Alokabide alokairuko enpresa publikoak kudeatuko ditu etxebizitzak (2.600.000.- €)
|
2021/03/09 |
Ezohiko aldi baterako programa bat sortzea erabaki zen, "Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Zerbitzua indartzea, hiri-finken errentamendu-kontratuen ondoriozko araubide orokorreko fidantzak kudeatzeko espediente atzeratuak murrizteko" izenekoa.
|
2021/05/24 | Soraluze-Placencia de las Armaseko Udalarekin hitzarmen bat sinatu da, eta, horren bidez, Udalak Eusko Jaurlaritzari lursail bat utziko dio Txurrukan, alokairuko babes sozialeko hogeita hamar etxebizitza eraikitzeko |
2022/02/11 | Andoainen alokairuko etxebizitza babestuak sustatzeko proiektu baten aurkezpena. Hirigintza-eragiketa handia da, hiria berritzeko, azpietxebizitza ezabatzeko eta babes publikoko 266 etxebizitza sustatzeko. |
2022/03/14 | Gasteizen, Gaztelako Atean, babes ofizialeko 11 etxebizitza errentamendu-erregimenean esleitzeko prozedura hasi da. |
2022/04/04 | Tolosako Udalarekin akordioa, Amarozen alokairuko 111 etxebizitza babestu eraikitzeko. Alokairuaren aldeko apustu argia da, Etxebizitza Legearekin bat datorrena. Bi erakundeen lan-ildoetako bat da etxebizitza behar duten pertsonei etxebizitza bat eskuratzeko aukera bermatzea. |
2022/05/06 | Eusko Jaurlaritzak Errenterian 40 etxebizitzen alokairu babestua luzatzeko eskatu du. Horretarako, Babes ofizialeko 40 etxebizitzen alokairu babestua mantentzeko eta, horrela, egungo maizterren jarraitutasuna bermatzeko dauden laguntzak. |
2022/08/08 |
Boluetako Santa Ana industria-orube zaharrean eraikitzeke zeuden 319 etxebizitzak kalifikatu ziren, babes ofizialeko etxebizitzak, tasatuak eta salmenta librekoak izango zirenak, eta Bolueta Bizkaiko alokairu publikoaren erreferente berria bihurtu zen. El Correo |
2022/10/01 | Azkoitiako Floreaga auzoan alokairuko 30 etxebizitza, alokairuko babes publiko sozialeko 14 etxe berri eta salmentako beste 16 etxebizitza – 2020ra baino lehenagoko kalifikazioagatik, urte horretatik aurrera alokairurako bakarrik eraikitzen baita – Dagozkien bizikidetza-unitate esleipendunei ematen zaizkie. |
2022/10/04 | Bilboko Udal Etxebizitzak udal sozietateak orube bat doan lagatzea onartzea, bertan alokairurako etxebizitza sozialen sustapen bat eraikitzeko. Orubean alokairuko 23 etxebizitza sozial eraikiko dira Visesaren eskutik. |
2022/10/11 | Alokairu eskuragarriaren espezialitatea sortzea etxebizitza babestuen errentamendu-erregimenaren barruan, 21.000 eta 39.000.-€ arteko urteko errenta haztatuak dituzten bizikidetza-unitateentzat. |
2022/11/04 | Agindua, 2022ko urriaren 14koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, alokairu eskuragarriari buruzkoa. Xedea da, batetik, alokairu eskuragarriaren espezialitatea sortzea, araubide orokorreko babes sozialeko etxebizitzen eta araubide autonomikoko etxebizitza tasatuen errentamendu-araubidearen barruan, eta, bestetik, alokairu mota hori sustatzea, bat etorrita alokairua sustatzeko gainerako jarduketekin eta etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak erabiltzeko beste modu batzuekin. Bi kasuetan, urtean 21.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak dituzten pertsonentzat edo bizikidetza-unitateentzat izango dira etxebizitzak |
2022/11/08 | Bilboko Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomoak Bilboko Gimnasio kaleko 1. zenbakian dagoen 42658 zenbakiko Bilboko finkaren doako lagapena onartzea, alokairuko babes sozialeko 12 etxebizitza sustatzeko. |
2022/11/21 | Txaetako Arrasateko udalerrian babes ofizialeko 70 etxebizitza alokairuan esleipena. |
2022/11/29 | Bilboko Otxarkoaga auzoko Aixe Ona eremuan dagoen partzela bat erostea Bilboko Udal Etxebizitzak Tokiko Erakunde Autonomoari, babes ofizialeko 46 etxebizitza alokairuan sustatzeko. (140.779.- €) |
2022/12/13 |
Legutioko Ibarran (SR1 sektorea) ia berrogeita hamar familiari eman zaizkie alokairu babestuko etxebizitzak. |
2022/12/20 | Erabakia, 21.1 Txurruka azpieremuko a.2.1/21.1 lurzatiaren doako lagapena onartzekoa. Lagapen hori Soraluzeko Udalarekin adostu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde, alokairuko erregimeneko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko. |
2023/01/31 |
Erabakia, Lasarte Oriako Udalarekin sinatutako hitzarmena luzatzeko baimena ematekoa, alokairuko babes sozialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko, Lasarte Oriako udalerrian, "Oria Gain" 37 Hirigintzako Esku-hartze Eremuko 12. partzelan. |
2023/01/31 | Erabakia, Eltziegoko Udalarekin 2019an sinatutako hitzarmena luzatzeko baimena ematekoa, Elciegoko S.R. - 1 sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko |
2023/02/01 |
Vitoria-Gasteizek 225 etxebizitzarekin estreinatu du klase «ertainetarako» alokairu eskuragarriaren euskal plana. Babestutako etxebizitzen eredu berria Etxebiden izena emanda daudenei zuzenduta dago, 21.000 eurotik 39.000 eurora bitarteko errentekin, eta batzen diren sustatzaileentzako laguntzak barne hartzen ditu. El Correo |
2023/02/14 | Eako Udalarekin hitzarmena izenpetzeko baimena ematekoa, Eako udalerrian, Ea 02 Air_Ea- Ea02 eremuan, alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko. |
2023/03/10 | Hitzarmena, babes publikoko 60 etxebizitza alokairuan garatzeko Alei eremuan, Irungo gune zentraletan, epe luzerako eragiketa bat, eremua biziberritzeko eta herritarren etxebizitza eskuragarrien beharrei erantzuteko aukera emango duena. |
2023/03/20 |
Arrasate udalerriko 51 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari, Zerrajera eremuan hasiera ematen da. Informazio gehiago. |
2023/03/30 | Andoaingo Udalarekin hainbat hitzarmen sinatu dira alokairu eskuragarria sustatzeko. |
2023/06/06 |
Zuiako Udalarekin hitzarmena, Murgian alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko, Arabako lurralde historikoan etxebizitza eskuragarrien parkea handitzeko eta etxe duin eta egokia izateko eskubidea gauzatzeko. |
2023/08/07 |
Euskadin, 2016az geroztik, Estatu osoko alokairuko BOEen % 23 eraikitzen da. Aldi horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.414 etxebizitza babestu eraiki dira errentamendurako. El Diario vasco |
2023/10/03 | Visesarekin hitzarmena, Bilboko udal-mugarteko Zorrotzaurreko eremu mistoko 2. jarduketa integratuko RZ-16 lurzatian errentamendu babesturako erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eraikitzeko. |
2023/10/10 |
Erabakia, Madeilia SL erakundearekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena aintzat hartzekoa, babes sozialeko 124 etxebizitza eta horien eranskinak (EB1-0654/22- LE-000 espediente zenbakia) sustatzeko alokairu eskuragarriko errentamendu erregimenean. EHAA |
2023/10/10 | Alokairua sustatzeko jarduerei eta etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak erabiltzeko beste modu batzuei buruzko araudia aldatzea. |
2023/10/10 |
Erabakia, Madeilia SL entitatearekin sinatu beharreko lankidetzahitzarmena aintzat hartzekoa, babes sozialeko 101 etxebizitza eta horien eranskinak (EB1-0655/22-LE-000 espediente zenbakia) sustatzeko alokairu eskuragarriko errentamendu erregimenean. EHAA |
2023/11/07 | Bilboko Arangoitin babes sozialeko 55 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedura hasi da |
2023/11/20 | Babes bereziko 42 etxebizitza alokairu-erregimenean esleitzeko prozedura hasi da, Santurtzin, San Juan del Rompeolasen. |
2023/12/01 | Hasiera eman zaio Amurrion, Federico Barrenengoa eremuan, babes sozialeko 42 etxebizitza alokairu-erregimenean esleitzeko prozedurari. |
2023/12/05 | Otxandioko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren Luzapena, Otxandioko udalerrian alokairuko babes sozialeko etxebizitzak eta zuzkidura bizitokiak sustatzeko. |
2023/12/26 | Orioko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapen-gehigarria, Orioko "Munto" 8. sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. |
2024/02/02 | Eusko Jaurlaritzak amaitu ditu Visesak autonomia-erkidegoen eta Next Generation EU funtsen finantzaketarekin eraikitako alokairu-erregimeneko babes publikoko lehen 152 etxebizitzak, energia-jasangarriak diren eraikinetan errentamendu-erregimeneko etxe babestuak eraikitzeko. Gaur egun 14 sustapen eraikitzen dira, 1.140 etxebizitza guztira, eta horiek finantzatzeko funts autonomikoak eta Europako laguntzak erabili dira, 48m €-tan. |
2024/02/13 |
Erabakia, baimena ematekoa Mundakako Udalarekin lankidetzahitzarmen bat izenpetzeko, Mundakako udalerrian ADR_EA18 "Erreka" eremuan alokairuko babes publikoko 24 etxebizitzak sustatzeko. EHAA |
2024/02/22 |
Gasteizko Udalarekin eta "Vitoria-Gasteizko Udal Hirigintza Elkartea, Ensanche 21 Zabalgunea SA" sozietatearekin hitzarmena, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko Salburuan, Gasteizko udalerrian. EHAA |
2024/04/08 | Eusko Jaurlaritzaren alokairuko etxebizitza publiko berriak Arrasaten entregatzea. |
2024/04/09 | Bilboko Udalarekin eta Bilboko Udal Etxebizitzak Tokiko Erakunde Autonomoarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eta etxebizitza sozialak sustatzeko Otxarkoaga, Bilbo Zaharra eta Miribilla auzoetan. EHAA |
2024/04/09 | Berriatuko Udalarekin hitzarmena, Zubiaurre 01 eremu finkatuan (Urepel plaza), alokairuko babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko. Hamabi etxebizitza alokairu-erregimenean. |
2024/04/23 | Erabakia, doako lagapen hau onartzekoa: Lasarte-Oriako udalerriko "A37 Oria Gain" HIE eremuan dagoen Lasarte-Oriako Udalaren titulartasuneko lurzatia, alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko. |
2024/05/21 | Barakaldon, Labe Garaiak kalean, erregimen orokorreko babes ofizialeko 108 etxebizitza errentan esleitzea. |
2024/05/27 | Oiartzungo udalerrian zuzkidura-bizitokiak eta alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko 2020an Oiartzungo Udalarekin sinatutako hitzarmena luzatzea. |
2024/06/18 | Baimena eman Eibarko Udalarekin sinatutako lankidetzahitzarmena aldatzeko gehigarria izenpetzeko, babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko Txontako eremuan. |
2024/06/18 |
Baimena eman Beizamako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena izenpetzeko, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. |