Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/19
2020ko programa-kontratua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta "vivienda y Suelo de Euskadi SA/Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA" sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituena.
2021/03/05
Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zen 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzentzailearen ebaluazioa, 2015ean onartutako Etxebizitza Legearen oinarriak jasotzen dituena. Azaldutako datuen artean, nabarmentzekoa da Espainian 2020an hasitako alokairuko etxebizitza publikoen % 29 Euskal Autonomia Erkidegoan eraiki zirela, eta Euskadiko alokairuko etxebizitzen parke publikoak 2020rako helburua gainditu zuela eta dagoeneko 25.823 etxebizitza dituela helburu horretarako. Nabarmentzekoa da, halaber, 6.137 familiak lortu zutela etxebizitzarako eskubide subjektiboa, eta azken hirurtekoan 29.160 etxebizitza birgaitzen lagundu dela.
2021/05/06 Herritarrekin parte hartzeko prozesu handia hasi da, Euskadin datozen urteotan etxebizitza-politika gidatuko duten bi dokumentuak prestatzeko: 2021-2023 Etxebizitzaren Gida Plana eta 2021-2036 Etxebizitzaren aldeko Gizarte Ituna.