Ekimena 1. Euskadiko Bultzatu 2050 Hiri Agenda Berria hedatzea eta ezartzea, maila anitzeko gobernantza-sistema bat garatuz Bultzatu 2050 Foroa
abiaraztearen inguruan.
Ekimena 1. Euskadiko Bultzatu 2050 Hiri Agenda Berria hedatzea eta ezartzea, maila anitzeko gobernantza-sistema bat garatuz Bultzatu 2050 Foroa
abiaraztearen inguruan.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/01/26 |
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenaren Arkitektura eta Hirigintza saria jaso dutenak.
|
2021/09/30 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak emateko programa, udal-informazio geografikoa hobetzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Espazialen Azpiegituran sartzeko, geoEuskadi geoatariaren bidez.
2021 Deialdia. Informazio gehiago. (200.000.- €) (2021/09/30)
|
2021/10/06 | Espainiako Hiri Foroaren esparruan, baita NBEren Urriaren barruan ere, nazioz azpiko hiri-agendak: maila anitzeko lankidetza areagotzeko tresnak jardunaldia antolatu da. Topaketan hiri-agenda aitzindariak balioetsi dituzte, eta hirien eta herrien eraketan aurrera egiten duten eragile ugariek helburu komunen alde lerrokatuta eta planifikatuta egin ahal izateko hasitako ereduei buruz eztabaidatu dute. |
2021/11/29 | EuskalHiria 2021 Kongresua. Hiriko esku-hartzea, lurralde osasuntsua lortzeko tresna gisa. |
2022/05/24 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak emateko programa, udal-informazio geografikoa hobetzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Espazialen Azpiegituran sartzeko, geoEuskadi geoatariaren bidez.
2022ko deialdia. Informazio gehiago. |
2022/09/28 | Hirigintzako eta Lurralde Antolaketako arduradun autonomikoek, Euskadikoek besteak beste, “Lurralde- eta hirigintza-plangintzaren segurtasun juridikoaren aldeko adierazpena” helarazi diote Ministerioari. |
2022/12/16 | Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Arau Kartografikoak onartzen dira. |
2023/10/31 | Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin hitzarmen bat izenpetzeko Geografia Institutu Nazionalaren eta Geografia Informazioko Zentro Nazionala organismo autonomoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aireko irudien eta ortoargazkien estaldura lortzeko (2023. hegaldia). |
2023/11/24 |
Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Bordeleko Arc en Rêve zentroak Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria sortu dute. |
2023/11/28 | XXII. Euskal Hiria Kongresua hurbileko ekonomien errebindikazio batekin amaitzen da. Funtsezko lau puntutan laburbiltzen da: zeharkakotasuna, gizarte-erantzukizuna, denborarik eza eta ekintzak ezartzeko premia larria eta turismo jasangarria. |
2024/03/05 | Durangoko Udalari aldi baterako doan lagatzea udalerrian libre utzitako 9.329 m2-ko azalera, trenbidea lurperatu delako. Aldi baterako lagapena ETSren eta Udalaren arteko hitzarmen batean jasoko da, gaur egun erabiltzen ez den espazioa egokitzeko eta tren-trazadura zaharra berrurbanizatzeko proiektua bultzatzeko. |