Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/01
2021/09/28 Baimena ematen da Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioaren hirugarren aldaketa egiteko, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko zenbait jarduera egiteko.
2021/12/22 Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak tranbia Zorrotzaurreraino luzatzeko trazadura adostu dute. Lehenengo kalkuluen arabera, aurrekontuari eta epeari dagokienez, 40 milioi euroko inbertsioa egingo da, material mugikorra kontuan hartu gabe, eta 40 hilabetekoa tranbiaren luzapen berria eraiki eta martxan jartzeko.
2022/04/06 Euskal trenbide sareko geltokiak genero-ikuspegiarekin diseinatzeko irizpideak jasotzen dituen Liburu Zuria argitaratu da.
2022/07/14 MITMAk, ADIFek, Zallak eta URAk lankidetza-protokolo bat sinatu dute Zallan trenbidearen trenbide-pasaguneak kentzeko eta Aranguren auzoko uholdeei aurre egiteko lanak egiteko.