Ekimena 1. “Euskal Y” amaitzea, Irun, Donostia, Ezkio, Bilbo eta Gasteizko geltokien eraikuntzarekin.
Ekimena 1. “Euskal Y” amaitzea, Irun, Donostia, Ezkio, Bilbo eta Gasteizko geltokien eraikuntzarekin.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/28 |
Bilera Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroarekin. Bi administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-azpiegituren arloan gauzatzen ari diren proiektuei buruzko informazioa eta iritziak trukatzen dira, besteak beste: abiadura handiko trazatuan (Euskal Y-a) lanak egitea, hiriburuetarako sarbideak eta salgaien hegoaldeko trenbide-saihesbidea. Bi arduradunek lan-metodologia bateratua diseinatzeko konpromisoa hartu dute, beren jarduerak koordinatu ahal izateko.
|
2021/06/01 | |
2021/10/26 | Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin, Arabako Foru Aldundiarekin, Vitoria-Gasteizko Udalarekin, ADIFekin eta Vitoria-Gasteizko Abiadura Handiko Sozietatearekin batera protokolo bat sinatzea, abiadura handiko trena hirira irits dadin eta trenbidea bertan integra dadin bultzatzeko. |
2021/12/21 | Erabakia, Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) sinatutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena izenpetzeko baimena ematen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduketaren gomendiorako. |
2022/04/26 | Erabakia, Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta "ADIF AltaVelocidad" entitatearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriko Bilbo-Abando geltokirako sarbidea eraikitzeko. Luza daitekeen zortzi urterako formalizatzen den akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak idatziko du proiektua, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bidez, eta Zaratamo eta Bilboko erdialdearen arteko tunelaren obrak egingo ditu. |
2022/04/26 | Erabakia, Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta "ADIF Alta Velocidad" entitatearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriko Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea eraikitzeko. |
2022/05/20 |
AHTren Bilboko eta Gasteizko trenbide-integrazioari buruzko protokoloak sinatzeko ekitaldia. Protokolo horien bidez, administrazioek modu koordinatuan garatu nahi dituzte trenbidea eta haren sarbideak bi euskal hiriburuetan integratzeko lanak. Eusko Jaurlaritzak obra zibilaren zati bat egingo du, bai Bilbon, bai Gasteizen, kudeaketa-gomendio baten bidez. EHAAn argitalpena-Araba. EHAAn argitalpena-Bizkaia. |
2022/07/05 | Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa gomendiotan emateko. |
2022/07/05 | Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko. |
2022/07/26 | Hamaikagarren aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2011-2025 aldian zenbait jarduera egiteko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioarena. |
2022/11/21 | Atotxako behin-behineko geltokia (Donostia) zerbitzuan jarriko da. Horrela, jatorrizko geltokiaren eraikinean jardutea eskatzen duten eraikuntza-fase hauek garatzea ahalbidetzen du, bai eta gaur egun zerbitzuan dauden trenbide eta nasetan ere, AHT hirira sartzeko prozesuaren barruan. |
2023/08/29 | Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioaren hamabigarren aldaketa baimentzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriaren eraikuntza dela eta 2011-2025 aldian hainbat ekintza egiteko |
2023/10/31 | ADIF-Alta Velocidad enpresa-erakunde publikoarekin hitzarmen bat izenpetzeko. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku uzten da Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriko Bilbao-Abandoko geltokira sartzeko korridorearen plataforma-proiektuak idaztea eta obrak eraikitzea. |
2023/11/21 |
Garraio Sailaren eta Abiadura Handiko ADIFen arteko hitzarmena, Euskadiko abiadura handiko sarearen Bilbo-Abandoko geltokira sartzeko korridorearen oinarrizko eta eraikuntzako proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko eta gauzatzeko Goibeirno euskal sozietateari agintzen diona. EHAA |
2024/02/13 |
Lezoko terminal intermodal eta logistikoa garatzeko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekiko lankidetza-protokoloaren luzapena.
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioarekin Lezoko Terminal Intermodala eta Logistika garatzeko sinatutako lankidetza protokoloaren aldaketa gehigarria.
|
2024/02/13 | Donostiarako abiadura handiko sarbideak amaitzea eta Euskal Y-aren Gipuzkoako adarraren plataforma amaitzea. Hernani-Astigarraga tartearen amaierarekin, Gipuzkoako korridorearen 60,7 kilometroak osatzen dira, eta horietatik % 80 tunelean doaz |
2024/03/12 |
Erabakia, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarearen esku uztekoa Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriko Bilbao-Abandoko geltokirako sarbide-korridorearen plataforma-proiektua eta plataforma-obrak eraikitzeko proiektua idazteko. EHAA |
2024/06/04 | Erabakia, baimena ematekoa Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendio hau laugarrenez aldatzeko: LezoGaintxurizketako (Gipuzkoa) terminal intermodal eta logistikoaren informazioazterlana, trenbide-eremuak mugatzeko eta erabiltzeko proiektua, eta trenbidezerbitzuaren gunea antolatzeko plan berezia definitzeko azterlanak egitekoa. |