Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/09
Gobernu Kontseiluaren Erabakia, zeinaren bidez aditzera ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren artean jarraitutasun-akordio bat izenpetzeko borondatea, Gasteizen autobus elektriko adimenduna ezartzeko lanei buruzkoa, aipatutako hiru aldeek 2018ko martxoaren 23an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera.
2022/02/02 Leioako Udalarekin batera, udalerria eta EHUa lotuko dituen autobus elektrikoko sistema bat sortzeko protokoloa bultzatzen da. Proiektuaren ardatza konexioa izango da, bi puntuen arteko mugikortasun jasangarria eta adimenduna erabiliz, autobus elektrikoko sistema baten bidez.
2022/02/15 Bus Elektriko Adimenduna Donostian proiektua idazteko eta ondoren busa ezartzeko 2020ko uztailaren 10ean Donostiako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena amaitutzat ematen da bi aldeen adostasunarekin. Era berean, bi aldeen arteko lankidetza-hitzarmen berri bat izenpetzea adosten duena.
2022/05/02 Hitzarmena Donostiako Udalarekin, hirian autobus elektriko adimendunaren lehen linea sustatzeko