Ekimena 4. Flotak berritzea sustatzea eta birkarga elektrikorako hobariak ematea, ibilgailu elektriko arinen (bizikleta barne) bidezko hiri-mugikortasuna
bultzatzeaz gain.
Ekimena 4. Flotak berritzea sustatzea eta birkarga elektrikorako hobariak ematea, ibilgailu elektriko arinen (bizikleta barne) bidezko hiri-mugikortasuna
bultzatzeaz gain.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/21 |
Donostiako Amarako tren geltokiko bizikleten aparkalekua ireki zen berriro. 144 bizikletarako lekua du, eta erabilera arau berriek gehienez lau eguneko muga ezartzen dute, errotazioa bermatzeko. Mugi, Barik edo Bat kontakturik gabeko txartelen bidez sartu ahal izango da, aldez aurretik pertsonalizatuta eta Euskotrenen bulegoetan erregistratuta.
|
2021/05/03 |
Irungo aparkaleku berriak tren-bizikleta intermodalitatea sustatuko du mugikortasun iraunkorra eta aktiboa sustatzeko. 50 bizikletentzako edukiera izango du, eta, horrekin batera, aparkalekua zerbitzua kolapsatzen duen bizikleta-biltegi bihurtzea saihesteko erabilera-arau batzuk ere izango ditu.
|
2021/06/07 |
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren sektoreari laguntzeko programa, adinagatik jarduera uzteagatik. 2000. urtean sortutako programa da, eta urtero 63 eta 64 urteko garraiolarientzat edo ezintasun iraunkor absolutua, osoa edo baliaezintasun handia aitortu dietenentzat zuzenduta dago.
2021eko deialdia (295.000.- €)(2021/06/07)2021eko esleipena (2022/02/23) |
2021/06/22 |
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei laguntzen Programa.
2021eko deialdia. (100.000.- €) (2021/06/22) .2021eko Esleipena. (2022/02/23) |
2021/06/25 |
Salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrietarako eta segurtasunerako sistemak ezartzeko laguntzen Programa. Laguntzen helburua floten kudeaketan eta segurtasunean eraginkortasuna lortzea da, garraio jasangarrirantz aurrera egiteko, sektorea modernizatuz. Honako hauei emango zaizkie laguntzak: flotak lokalizatzeko eta kudeatzeko sistemak (GPS edo antzekoa), kontrol- eta kudeaketa-zentro batera konektatuta daudenak, segurtasun-elementuetara konektatuta daudenak, hala nola antitija-sistemetara, istripu-erregistragailuetara, talkak arintzeko teknologietara, hala nola sentsore eta radarren optimizazio-sistemetara edo larrialdi-deien sistema efizienteetara.
2021eko Deialdia. (113.000.- €) (2021/06/25)2021eko Esleipena. (2022/02/03) |
2022/03/11 |
Errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programa. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ezartzen du. |
2022/05/10 |
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren sektoreari laguntzeko programa, adinagatik jarduera uzteagatik. 2000. urtean sortutako programa da, eta urtero 63 eta 64 urteko garraiolarientzat edo ezintasun iraunkor absolutua, osoa edo baliaezintasun handia aitortu dietenentzat zuzenduta dago.
2022ko Deiladia. Informazio gehiago.
|
2022/05/24 |