Ekimena 3. Integratutako garraio publiko kolektiboa eta horren intermodalitatea sustatzea tarifa-integrazioarekin eta txartel bakarrarekin, Hiri-mugikortasun Jasangarriko Planen garapena sustatuz tokiko eskalan eta garraio publikoaren erabilera intentsiborako hobariak emanez.
Ekimena 3. Integratutako garraio publiko kolektiboa eta horren intermodalitatea sustatzea tarifa-integrazioarekin eta txartel bakarrarekin, Hiri-mugikortasun Jasangarriko Planen garapena sustatuz tokiko eskalan eta garraio publikoaren erabilera intentsiborako hobariak emanez.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/16 |
Euskadiko Garraio Agintaritzak urrats berriak eman zituen Barik, Bat eta Mugi garraio-tituluen elkarreragingarritasunerako, hiriko eta hiriarteko garraio guztietan erabileran aurrera egiteko denbora-konpromisoak ezarriz, horien erabilera eta konbinazio intermodala errazteko
|
2022/01/21 | Leioako Udalarekin sinatu beharreko lankidetza-protokolo orokorra, mugikortasun eraginkor eta integratuarekin lotutako hainbat jarduera egiteko. |
2022/07/07 | Eusko Jaurlaritzak bat egin du Espainiako Gobernuaren garraio publikoaren hobariarekin eta % 50erainoko deskontua ezarriko du Euskotrenen bonuetan iraila eta abendua bitartean. |
2022/07/19 | Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko Bilboko Metroan Barik-Mugi txartelen elkarreragingarritasuna ezar dadin, eta baimena ematekoa horren finantzaketarako zuzeneko dirulaguntza esleitzeko |
2022/08/31 | % 50eko deskontua garraio publikoan, familien egoera ekonomikoa arintzeko eta herritarrek erabil dezaten sustatzeko. |
2022/10/18 | Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan BAT-BARIK garraio-txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko. Hitzarmenaren bidez, CTBri 109.099,65.-€-ko dirulaguntza zuzena ematen zaio proiektua gauzatzeko. EHAAn argitaratzea. |
2022/11/02 | Hitzarmena Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Bizkaiko Lurralde Historikoan garraio-datu aurreratuak sortzeko, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan - Next Generation EU. |
2022/11/16 | Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak urrats berri bat eman dute Euskadi osorako txartel bakarraren elkarreragingarritasuna sustatzeko eta ezartzeko. Azaroaren 15etik aurrera, MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da Bilboko metroaren linea guztietan, Barik txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduta. |
2022/12/29 | Euskadiko Garraio Agintaritzak jakinarazi du berriro ere laguntza emango diela tokiko administrazioei Euskadiko garraio publikorako hobariak finantzatzeko, 2022ko azken lauhileko honetan deskontuen lehen fasea egin ondoren. Deskontuak % 50ean mantentzen dituzten udal eta aldundiei laguntza luzatuko zaie. |
2023/01/19 | Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena, Arabako lurralde historikoan garraio-datu aurreratuak sortzeko, Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatutako suspertze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan. |
2023/06/01 | Euskotrenen zerbitzuetan % 50eko deskontua mantenduko da 2023. urtea amaitu arte. |
2023/06/27 | 2023ko bigarren seihilekora arte luzatzea Euskadiko bidaiarien garraioko operadore publikoentzako laguntzak, herritarren bidaietarako % 50eko hobariak urteko bigarren erdian luzatzen badituzte. |
2023/09/26 | Zuzeneko dirulaguntza bat ematea foru-aldundiei eta toki-erakundeei, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan lurreko, hiriko eta hiriarteko garraio publikoa egiteko, garraio publikoko operadoreei laguntzeko 2023ko lehen seihilekoan bidaiarientzat Euskadi osoan % 50eko hobariak mantentzeko kostuak finantzatzen. (9.000.000.- €) |
2023/12/26 | Erabakia, foru-aldundiei eta toki-erakundeei zuzeneko dirulaguntza ematekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurreko, hiriko eta hiriarteko garraio publikorako, ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege-Dekretuan ezarritakoaren esparruan. 2023ko bigarren seihilekoko deskontuen finantzaketari dagokio. (9.128.181.- €) |
2023/12/26 | Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko gehigarria, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan BAT-BARIK garraio-txartelen elkarreragingarritasuna ezartzeko. |
2024/06/11 |
Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin lankidetza-hitzarmen horren bidez bideratutako zuzeneko dirulaguntza emateko. Hitzarmen horren helburua da Barik-Mugi garraiotxartelen elkarreragingarritasuna ezartzea autobusetan, kable bidezko beste garraiobide batzuetan, Bizkaia Zubian eta itsas garraioko zerbitzuetan (bidaiaritxalupak). (151.000.- €) |