Ekimena 2. 2021-2025 Mugikortasun Jasangarriko Plan bat onestea, Euskadiko Garraio Jasangarriaren2030 Plan Zuzentzailean integratuta egongo dena. Horrek mugikortasun jasangarriko eredu berri baten eta berotegi-efektuko gasen emisioetan baxua den garraio baten aldeko apustua
indartuko du, ibilgailu elektrikoa sustatuz ibilgailu elektrikoentzako kargaguneak eta zerga-pizgarriak abiaraziz.
Ekimena 2. 2021-2025 Mugikortasun Jasangarriko Plan bat onestea, Euskadiko Garraio Jasangarriaren2030 Plan Zuzentzailean integratuta egongo dena. Horrek mugikortasun jasangarriko eredu berri baten eta berotegi-efektuko gasen emisioetan baxua den garraio baten aldeko apustua
indartuko du, ibilgailu elektrikoa sustatuz ibilgailu elektrikoentzako kargaguneak eta zerga-pizgarriak abiaraziz.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/07/20 | Bilboko Merkataritza Ganberari zuzeneko dirulaguntza ematea, aire-konektibitateak Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera sozioekonomikoan eta garraioaren eta mugikortasunaren sektorean duen eragin globala neurtzeko tresna metodologiko bat diseinatzeko, ezartzeko eta haren jarraipena egiteko gastuak finantzatzeko. (72.600.- €) |
2021/10/13 | Gobernu Kontseiluak baimena ematen du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko, Bizkaiko Mugikortasun Agintaritza sortzeko. |
2021/11/30 | Baimena ematen da bi lankidetza-hitzarmen sinatzeko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin, errepide-garraioen arloko foru-aldundiak parekatzeko. |
2022/02/08 | Kable bidezko garraioaren lege-proiektua onartzea. Proiektuak, funtsean, lehendik dauden funikularrei eta, hala badagokio, etorkizunekoei eragiten die, bai eta, xedapen gehigarri bat sartuta, administrazio-emakidaren araubidean ustiatutako zerbitzu publikoko igogailuei ere. Azken horietarako, udalak erakunde emaile gisa subrogatzea ezartzen da, zerbitzuaren hiri-izaera dela eta. |
2022/04/07 | Euskadiko Garraioaren Behatokiaren (OTEUSen) webgunea berritu egin da, Erkidegoko errepide, trenbide, itsaso eta airetiko mugikortasunari buruzko datu guztiak eskuragarriago jartzeko. Diagnostiko-analisien, joeren txostenen, azterketa prospektiboen eta jardunbide egokietarako proposamenen bidez, garraio-sistemaren portaerari buruzko ezagutza eta proiekzioa optimizatu nahi ditu. |
2022/06/16 | Eusko Jaurlaritzak eta Balear Uharteetako Gobernuak mugikortasun jasangarriari eta arrazoizko alokairuari lotutako proiektuak partekatzen dituzte, bide emateko eta gizarte-justiziako irizpideei jarraikiz garraiorako eta etxebizitzarako sarbidea bultzatzeko sustatzen ari diren proiektu nagusiei heltzeko |
2022/10/11 | Hitzarmena: Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos SArekin sinatzekoa, garraio-datu aurreratuak sortzeko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU). |