Ekimena 1. Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege bat onestea, Lurraldeko Mugikortasun Agintaritza desberdinen eginkizunak finkatzen eta garatze
dituena, Euskadiko Garraioaren Agintaritzarekin koordinazioan. Horren helburua izango da garraio-sistema integratua lortzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horren gizarte- eta ingurumen-efektu kaltegarriei aurre egiten laguntzen duena.
Ekimena 1. Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege bat onestea, Lurraldeko Mugikortasun Agintaritza desberdinen eginkizunak finkatzen eta garatze
dituena, Euskadiko Garraioaren Agintaritzarekin koordinazioan. Horren helburua izango da garraio-sistema integratua lortzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horren gizarte- eta ingurumen-efektu kaltegarriei aurre egiten laguntzen duena.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/15 |
Algeposa logistika-operadorearekin salgaiak garraiatzeko akordio bat formalizatu zen, urtero A-8 autobidetik 6.000 kamioi igarotzea saihesteko. |
2021/12/02 | Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Bizkaiko Mugikortasun Agintaritza sortzeko. |
2022/01/14 |
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmenak, errepideko garraioaren arloan foru-aldundiak eguneratzeko eta parekatzeko. |
2022/02/08 | Akordioa, Arabako Mugikortasun Agintaritza sortzeko Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin 2018ko martxoaren 6an sinatutako lankidetzako esparru-hitzarmena luzatzea baimentzen duena. EHAAn argitaratzea. |
2022/03/29 | Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege-proiektua onartu da, Euskadin mugikortasun iraunkorra bultzatzeko esparru bat sortzeko. Lege-proiektuaren xedea da mugikortasun aktiboa (oinez edo bizikletaz) sustatzea, garraio publikoa bultzatzea ibilgailu pribatuaren aurrean, garraio-titulu publikoen elkarreragingarritasuna sistema integratu intermodal batean, trena sustatzea eta mugikortasun jasangarria bultzatzea erkidego-, foru- eta udal-plangintzaren esparrutik. |
2022/05/24 | Arku Atlantikoko Batzordea. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Arku Atlantikoko garraio-lantaldeak eskualdeen baterako gobernantzan sakontzea, Euskadiren gidaritzapean. |
2022/07/08 |
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzetarako 2022ko deialdia.
2022ko Deialdia.
|
2022/10/25 | Arabako Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin eta TUVISA – Vitoria-Gasteizko Hiri Garraioak SA sozietatearekin hitzarmenak izenpena. Helburua: garraio-datu aurreratuak sortzea, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU). EHHA |
2022/12/13 | Lurralde Agintaritzari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2022ko ekitaldian partzuergoaren gastu arruntak zati batean ordaintzeko. (332.258.- €) |