Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/04/22 Antxoari kalitate-ziurtagiria eman zitzaion Eusko Label bereizgarriaren bidez, arrantza-produktuen gamaren barruan. Horrela, Euskadin arrantzatu ohi den beste espezie horretara hedatu da bereizgarria, eta, hemendik aurrera, araudi tekniko oso zorrotza bete beharko du.
2021/10/20 Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorerako laguntza-programa. Laguntza horien helburu nagusia garapen teknologikoan, eraginkortasun energetikoan eta giza kapitalean oinarritutako sektore iraunkorra eta berritzailea sustatzea da. 2021eko deialdia

- Arrantzak itsas ingurunean duen eragina murrizteko eta espezieak babesteko arrantzara egokitzeko laguntzak
- Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntzarako laguntzak
- Itsasoko hondakinak biltzeko laguntza
- Biodibertsitatea eta itsas ekosistemak babesteko eta berreskuratzeko laguntzak eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak
- Balio erantsiarentzako laguntzak, produktuen kalitatea eta nahi ez diren harrapaketen erabilera
- Arrantza-sektorean berritzeko laguntzak
- Ikertzaileen eta arrantzaleen arteko elkarteentzako laguntzak
- Itsasontzi barruko inbertsioetarako, auditoretzetarako eta energia-azterlanetarako laguntzak (arrantza-sektorea)
- Akuikulturako berrikuntzarako laguntzak

Deialdiaren zenbateko, guztira:
(14.800.000.- €)