Ekimena 3. Hezkuntzaren, zientzia-teknologiaren eta enpresaren eremuetan, izaera eta kultura ekintzailea sustatzeko programa bat bultzatzea.
Ekimena 3. Hezkuntzaren, zientzia-teknologiaren eta enpresaren eremuetan, izaera eta kultura ekintzailea sustatzeko programa bat bultzatzea.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/05/04 |
Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko dirulaguntzen programa, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetarako zikloek bat egiten dute Lanbide Heziketako V. Euskal Planean, Digitalizazio Iraunkorraren eta Sistema Adimendunen Plan Integralean eta EAEko Lanbide Heziketan Trantsizio Berdea egiteko Plan Integralean zehaztutako estrategiarekin. Helburua da pertsonak gaitzea eta ETEen lehiakortasunari laguntzea.
2021-2022 ikasturrerak deialdia. Informazio gehiago (770.000.-€)(2021/05/04)2021-2022 ikasturterako laguntzak esleitzea (2021/09/06) |
2021/09/10 |
Lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko laguntza-programa. (Hezkuntza Sailak inplementatuta)
2021-2022 ikasturterako deialdia (116.000.- €) (2021/09/10)
2021-2022 ikasturterako deialdia |
2021/12/20 |
BIC Araba Ineustar Pioneers sareari atxiki zaio, CERN teknologietan oinarritutako euskal enpresak baldintza onuragarrietan inkubatzea sustatzeko: 40.000 euro arte Ineustar eta CERNen proiektu eta laguntza teknologiko gehigarri bakoitzeko. INEUSTAR-Pioneers Basque Country Euskadin negozio-ekimen berritzaile berriak garatzen laguntzen duen programa da, CERNen (Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroa) garatutako teknologietan oinarrituta. |
2022/04/11 |
Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko dirulaguntzen programa, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetarako zikloek bat egiten dute Lanbide Heziketako V. Euskal Planean, Digitalizazio Iraunkorraren eta Sistema Adimendunen Plan Integralean eta EAEko Lanbide Heziketan Trantsizio Berdea egiteko Plan Integralean zehaztutako estrategiarekin. Helburua da pertsonak gaitzea eta ETEen lehiakortasunari laguntzea.
2022-2023 deialdia. Informazio gehiago.(770.000.-€)(2022/04/11)
|
2022/07/18 |
Gasteizko F2P campusak, munduko free-to-play bideojokoen lehen campus azeleratzaileak, bere hirugarren edizioa ospatuko du uda honetan, bere egoitza Euneizera aldatzea eta blockchain teknologia txertatzea bezalako berrikuntza garrantzitsuekin (2022/05/26) F2P campus munduko free-to-play bideojokoen lehen campus azeleratzailearen hirugarren edizioa hasi da Gasteizen |
2023/02/09 |
Bic Gipuzkoak eta Tecnunek lurraldean ekintzailetza sustatzeko Katedra sortu dute. Bic Gipuzkoak eta Tenunek, Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskolak, Gipuzkoan ekintzailetza garatzea helburu duen Katedra bat jarri dute abian. Helburuen artean dago Tecnuneko ikasleen, ikertzaileen eta ikasle ohien ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak indartzea. |
2023/12/26 |
Lanbide Heziketako itunpeko 14 ikastetxeri integraturi dirulaguntza bana ematea, ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko ekintzak garatu ditzaten (70.000.-€) |