Data |
Jarduera |
2021/06/24 |
Egiaztagiri bidez ziurtatuko da euskal enpresa txiki eta ertainek parte hartzen dutela beren negozio-prozesuetan berrikuntza txertatzeko laguntza-programetan, hala nola Innobideak eta Hazinnova programetan. Aurten, 5,7 milioi euro esleitu zaizkie programa horiei. Egiaztapen formal horren bidez, euskal ETEak eta mikroETEak berrikuntzaren ekosisteman sartzea lortu nahi da.
|
2021/10/07 |
Euskal Autonomia Erkidegoko 342 ETEk enpresa berritzaile gisa egiaztapena eta aitorpena jasoko dute datozen bi hilabeteetan, beren jardueraren hainbat arlotan, SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatzen duten Hazinnova programari heldu ondoren (2021/09/23)
|
2021/11/18 |
Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programan parte hartu duten 345 ETE berritzaileren akreditazio jardunaldiak amaitu dira Zamudion. Hori izan da 2021ean akreditazio hori emateko egin diren 9 ekintzetatik azkena.
|
2022/11/10 |
Azaroaren 10ean egin da ETE berritzaileei Hazinnova akreditazioa emateko aurtengo 5 ekitaldietatik azkena. 209 enpresari eman zaie akreditazioa: 63 Gipuzkoan, 111 Bizkaian eta 35 Araban.
Urriaren 13an Gipuzkoako (Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko) 33 enpresak
Urriaren 20an Bizkaiko (Markina-Ondarroa, Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeoko) 37 enpresak
Urriaren 27an Bizkaiko (Bilboaldea, Enkarterri, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeoko) 74 enpresak
Azaroaren 3an Gipuzkoako (Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoaldea eta Urola Kostako) 30 enpresak
Eta azaroaren 10ean Arabako 35 enpresak jaso zuten enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
|
2023/07/13 |
2023ko ekainean eta uztailean 5 akreditazio-ekitaldi egin dira berrikuntza bultzatzeko Hazinnova programan parte hartu duten ETEentzat. 321 enpresei eman zaie akreditazioa
Ekainaren 13an Barakaldon: Bilbo Handia, Uribe Kosta, Arratia-Nerbioi eta Enkarterriko 116 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
Ekainaren 28an Gasteizen (Arkauten): Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko 47 enpresa
Ekainaren 19an Ermuan: Durangaldea, Busturialdea, Lea-Artibai eta Debabarreneko 60 enpresa
Uztailaren 4an Urnietan: Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Behereko 61 enpresa
Eta uztailaren 13an Azpeitian: Debagoieneko eta Goierriko 37 enpresa
|