Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/02/11 Enpresen I+G arloko 869 proiektuk jaso dute laguntza Hazitek programaren 2021eko deialdian; guztira, 95,9 milioi euroko diru-laguntza.
Lagundutako proiektu guztietatik 43 izaera estrategikoko proiektuak dira, 161,5 milioi euroko inbertsioa dakarte I+Gn, eta 52,6 milioi eurotik gorako diru-laguntza eman zaie. (52.618.008.- €)
2022/05/19

Oncomatryx euskal enpresa biofarmazeutikoak (Jaurlaritzak enpresa honetan parte hartzen du) baimena lortu du antigorputz bat Ameriketako Estatu Batuetan eta Espainian tumore metastasikoak dituzten gaixoetan probatzeko. Proiektu hau Hazitek programaren bidez diruzlagundu da.

2022/07/20 Osasunberri Partzuergoaren akordioa sinatzea. Hainbat erakunderi zuzeneko dirulaguntza emanez gauzatzen da, ikerketa-proiektua finantzatzeko eta azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko. (5.000.000.- €)