Ekimena 3. I+G+b zentroetan eta proiektuetan nazioarteko inbertsio pribatuak erakartzea sustatzea. Xedea da Euskadi “inbertsiorako leku erakargarria” izatetik, “berrikuntzarako leku erakargarria” ere izatea lortzea.
Ekimena 3. I+G+b zentroetan eta proiektuetan nazioarteko inbertsio pribatuak erakartzea sustatzea. Xedea da Euskadi “inbertsiorako leku erakargarria” izatetik, “berrikuntzarako leku erakargarria” ere izatea lortzea.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2022/01/30 |
BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak martxan jarri zuen start-upekin proiektu berritzaileak garatzeko interesa duten konpainientzako deialdiaren seigarren edizioa. (2021/03/01) 80 herrialde baino gehiagoko 772 startup teknologikok eman dute izena BIND 4.0 ekimenaren seigarren edizioan, Eusko Jaurlaritzak sustatutako nazioarteko erreferentziazko ekimen publiko-pribatua. (2021/09/27) BIND 4.0 seigarren edizioko 79 startup finalisten zerrenda argitaratu du, industriaren digitalizazioa bultzatzen jarraitzeko helburuarekin, enpresa handien eta startup berritzaileen arteko lankidetzaren bidez (2021/11/27) 28 startupek 33 kontratu lortu dituzte BIND 4.0ren seigarren edizioko enpresa traktoreekin |
2022/02/25 |
4.0 industriako euskal konpainiek, 16 startupek eta ekintzailetzaren euskal ekosistemako eragileek, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen ordezkariekin batera, ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistema aurkeztuko dute Mobile World Congressen. |
2022/10/18 | Lankidetzako esparru-hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiarekin, BAT, B Accelerator Tower-en esparruan jarduketak batera garatzeko. |