Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/25

Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2030 ZTBP berria aurkeztu dio kidego diplomatikoari. Euskadi berrikuntzan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean kokatu nahi du. Topaketan Australia, Belgika, Txile, Kolonbia, Koreako Errepublika, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Italia, Japonia, Mexiko, Suedia, Norvegia, Herbehereak eta Suitzako enbaxadetako ordezkariek hartu dute parte.

2021/07/16
"Euskal I+G+b estrategia Europan 2021 - 2030" argitaratu da. Estrategia berri honen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren potentziala aprobetxatu eta haztea, ezagutza berria sortzea eta erakartzea eta gaitasun berriak garatzea sustatuz, gure enpresa-sarearen egungo eta etorkizuneko lehiakortasuna eta gure ikerketaren bikaintasuna bermatzeko.
2022/04/29 Euskal enpresek Horizonte Europan parte har dezaten laguntzeko estrategia" jardunaldian parte hartu. 200 enpresa inskribatu dira, eta jardunaldiak euskal I+G+bren nazioartekotzearen ekarpena eta eragina nabarmendu ditu.
2022/05/17 Euskadik eskualdeko berrikuntzari buruzko Europako ekintza pilotu berri batean partehartzen du.  Europako Batzordeak eta Europako Eskualdeetako Lantaldeak ekintza pilotu berri bat aurkeztu dute, Bruselan, PRI–  ‘Eskualdeko Berrikuntzarako elkartea' (Partnership for Regional Innovation) izenekoa. Euskadi, beste 37 hautagairekin batera, ekintza pilotu honetan parte hartzeko hautatu dute. Horrela, aitortzen da Euskadik Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako politiken arloan egin duen ibilbidea, bai eta espezializazio adimenduneko estrategia bat ezartzen izan duen esperientzia ere. PRI 4 herrialde kide, 7 hiri, 63 eskualde eta Europar Batasuneko 74 lurralde biltzen dituen lankidetza-esparru batean garatuko da.
2023/02/16 Eusko Jaurlaritzak, SPRIko, Innobasqueko eta Euskadiko Teknologi Parkeetako ordezkariek I+G+B-n esperientzia partekatu dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan.
2023/03/29 Zientzia, teknologia eta berrikuntzan euskal ibilbidea aurkeztea Eusropea Batasunean, eta eskualdeen arteko lankidetzarekiko konpromisoa berrestea.