Ekimena 3. Euskal Unibertsitate-ekosistematik garatutako bikaintasunezko ikerketa bultzatzea eta ikerketa zientifikoa indartzea nazioarteko zentroekin
elkarlanean, baita ikertzaileak erakartzea ere, zehazki, Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) laguntzekin.
Ekimena 3. Euskal Unibertsitate-ekosistematik garatutako bikaintasunezko ikerketa bultzatzea eta ikerketa zientifikoa indartzea nazioarteko zentroekin
elkarlanean, baita ikertzaileak erakartzea ere, zehazki, Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) laguntzekin.
- Arduradunak
- Cristina Uriarte Toledo ( Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2030 Planeko Komisionatua), Estíbaliz Hernáez Laviña ( Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordea), Patxi Xabier Aizpurua Telleria (Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea), Adolfo Morais Ezquerro (Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/02/01 |
Ikerbasque ERC Fast Track 2021 deialdia abiaraztea, Euskadin epe luzerako karrera bat garatu nahi duten ikertzaileak erakarri eta sendotzeko lanpostu iraunkorrak eskaintzeko
|
2021/05/27 |
Bikaintasuneko oinarrizko ikerketako Ikur 2030 Estrategia abiaraztea, zientzia-egitura indartzeko helburuarekin, 4 arlo estrategiko nazioarteko posizionamendua lortzeko: Neurozientziak, Teknologia Kuantikoak, Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala, eta Neutrionikoa
|
2021/09/21 |
Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntza-programa.
2022-2025 aldirako deialdia. Informazio gehiago (42.000.000.-€)(2021/09/21)
|
2021/12/15 | Euskadik munduko krio-mikroskopio elektroniko aurreratuena du. Azken belaunaldiko krio-mikroskopioei esker, mundu biologikoa eskala atomikoan deszifratu daiteke, eta, horri esker, gaixotasun neurodegeneratiboetarako eta minbizi mota desberdinetarako botikak eta tratamendu berriak gara daitezke, baita txerto berriak ere. |
2022/01/12 |
Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoretza ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 lanpostu eskeintzen ditu. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte. Hautatutako ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan. |
2022/05/19 | Bikaintasuneko oinarrizko ikerketara zuzendutako 6.000 m²-ko eraikin berri baten eraikuntza bultzada Donostia-San Sebastián. |
2023/01/27 | Donostia International Physics Centerren (DIPC) egoitza handitzea bultzatzen da. 15 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da orotara 6.800 metro koadroko azalera izango duen eraikin berria egiteko. (15.000.000.- €) |