Ekimena 3. Kluster-elkarteen eta Merkataritza-ganberen lankidetza estutzea, nazioartekotzeari emandako babes publikoa finkatze aldera.
Ekimena 3. Kluster-elkarteen eta Merkataritza-ganberen lankidetza estutzea, nazioartekotzeari emandako babes publikoa finkatze aldera.
- Arduraduna
- Mikel Amundarain (Industria Sailburuordea)
Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/01 |
BasqueTrade & Investment HEGAN, CTA, GAIA eta MLC ITS elkarteekin elkarlanean, jardunaldi birtual bat antolatu du Txekiar Errepublikako erakunde, entitate eta enpresekin. Jarduera honek Satelite bidezko Nabigazio Globaleko Sistemen Europako Agentziaren (GSA) parte-hartze berezia izan du; lehen urratsa izan da sektore aeroespazialean lankidetza-arloak eta negozio-aukerak identifikatzeko euskal eta Txekiar enpresentzat. |
2021/03/15 | Ingurumen-sektoreko euskal enpresek Uruguain eskaintzen diren negozio-aukerak ezagutu ahal izan dituzte, herrialde latinoamerikar hartako Ingurumen Ministerioarekin eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin hurbilketa-ekintza bat egin ondoren; hori guztia Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolatutako jardunaldi baten barruan. |
2021/04/12 |
Beijingen (Pekin), Txinan egiten den makina erremintaren nazioarteko erakusketarik garrantzitsuena inauguratu zen; euskal empresa batzuk eta Basque Trade & Investment lantaldea bertan egon ziren. |
2021/04/27 | BasqueTrade & Investmentek eta Energiaren Kluster Elkarteak Brasilgo merkatu fotovoltaikoari buruzko web-mintegia antolatu zuten . Brasilgo merkatu fotovoltaikoan gertatzen ari den hazkunde sendoaren ondorioz, El mercado fotovoltaico en Brasil está experimentando un fuerte crecimiento, habiendo superado ya los 8 GWetik gorako gaitasun instalatua du dagoeneko, 2021ean beste 5 GW gehitu eta hurrengo urteetan bilakaera horretan jarraitzeko aurreikuspenarekin |
2021/06/29 | Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentziak RUSIAn duen bulegoak, SIDEREX Siderurgia Klusterraren laguntzarekin, jardunaldi birtual egin du, eta hamabi euskal enpresak beren teknologia eta gaitasunak aurkeztu dizkiote Severstal talde siderurgiko errusiarrari. |
2021/10/05 | Basque Trade & Investment agentziak Bilboko Ganberarekin batera antolatu duen onlineko jardunaldi batean hizpide hartu da euskal enpresek duten beharra kanpo merkataritzako operazioetan arriskua kudeatzeko, pandemiaren osteko nazioarteko testuinguru ekonomiko ezinago aldakorrean. |
2022/04/29 | Basque Trade & Investment-ek, EEN Basque sareko (Enterprise Europe Network) kide gisa, "Euskal enpresek Europa Horizontean parte har dezaten laguntzeko estrategia" izeneko jardunaldian parte hartu du, apirilaren 29an Donostian, Horizonte Europa programa euskal enpresei hurbiltzeko. |
2022/06/09 | BECek Makina Erremintaren Biurtekoari ekin dio, BIEMH, «Susperraldiarena eta berrelkartzearena». |
2022/11/03 | Euskadik bere indarra eta ekintza-ahalmena aurkeztu ditu Londresen, talentua erakartzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzak, Deusto Business Alumnirekin batera, topaketa bat antolatu du Londresen, Euskadiren ahalmenak erakusteko eta talentua erakartzeko. Ekimena gaur egun Britainia Handiko hiriburuan lan egiten duten euskal jatorriko pertsonei zuzenduta egon da, baita Londresen bizi diren arren Euskadiko ekosistema profesionalarekiko interesa erakutsi duten beste herrialde batzuetako pertsonei ere. |
2023/02/01 |
Euskal enpresei negozio aukerak hurbiltzeko asmoz, Basque Trade & Investment-ek jardunaldi batzuk antolatu ditu, non euskal enpresek beren gaitasunak erosle potentzialei aurkeztu ahal izan dizkieten. Zehazki: - Txekiar Errepublikan, energiaren sektorean, banakako bilerak antolatu dira. Bilera horietan, osagaien hornidurarekin eta ekipoen produkzioarekin lotutako proiektuak jorratu dira, eskaintza-eskaerak sortuz. - Polonian, B2B topaketa egin da, Euskadiko eta Poloniako enpresen, ikerketa- eta garapen-zentroen, unibertsitateen, klusterren eta aeronautikaren eta aeroespazioaren arloko beste erakunde batzuen artean, networkinga sustatzeko. |
2023/02/14 |
Basque Trade & Investment-ek honako webinar hauek antolatu ditu euskal enpresei informazio interesgarria eta aukerak hurbiltzeko: - Webinar ProSME Kolonbia: ProSMEren esparruan (Europako Batzordeak kofinantzatutako proiektua), Kolonbiarako hurrengo enpresa-misioa aurkeztu zen. Misio hori maiatzaren 8tik 12ra bitartean egingo da, Bogotan, eta azpiegitura, energia eta ingurumenaren funtsezko sektoreetan oinarrituko da. Haren helburua da parte hartzen duten enpresei lizitazio publikoen esparruko negozio-aukerei buruzko informazioa ematea, bai eta lankidetza-bideak aztertzeko erakunde lizitatzaileekin eta tokiko enpresekin aldebiko bilerak egiteko aukera ematea ere. - Txinako fiskalitateari buruzko webinarra: BasqueTrade, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentzia eta Cuatrecasas 'jardunaldiak antolatu zituzten Txinako fiskalitateari buruz. Hurrengo gai hauek jorratu ziren: Egoitza fiskala eta murrizketak pertsona fisikoen mugimendu-askatasunean, Zorra vs Kapitala: nola finantzatu filialak Txinan eta Covid-19aren ondorio ekonomikoak arintzeko neurri fiskalak |
2023/02/17 | BasqueTrade & Investment-ek Kolonbian duen bulegoak gaur egun BEINT beken onuradun diren gazte talde bat bildu du berriz ere, beren jarduera oso ondo ezagutzen duten beste pertsona batzuekin esperientziak trukatzea errazteko: bekadun ohiak dira, enpresekin hirugarren fasean daudenak, eta, ondoren, lan-merkatuan sartu dira Euskadiko, Espainiako edo nazioarteko hainbat enpresatan. |
2023/02/27 | Basque Trade & Investment-ek Industria Garatzeko, Nazioartekotzeko, Energia Eraginkortasunerako eta Berriztagarrietarako Laguntzak 2023 jardunaldian parte hartu du. Bertan, Ainhoa Ondarzabalek, BasqueTradeko kontseilari delegatuak, nazioartekotzearen arloan eskaintzen diren laguntzak aurkeztu ditu: |
2023/10/23 | Enpresak Nazioartekotzeko Euskal Batzordeak (ENEB), aldian-aldian Euskadi kanpora proiektatzen duten administrazio publikoak, ingurune sozioekonomikoa, akademikoa eta erakundeak biltzen dituenak, SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentzia (Basque Trade & Investment) eta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila buru dituen foroaren hirugarren saioa egin du. Aurreko lan-saioetatik, aurrerapen garrantzitsuak eman dira interes komuneko bi gairen inguruan: "Emakumea eta nazioartekotzea", enpresa-eremuan ahalduntzera bideratutako Emakumeentzako Mentoring programa bat abian jartzearen aurkezpenarekin; eta "Enpresa eta Giza Eskubideak", non Dan DIonise Europako Batzordeko ordezkariak "Due dilligence Act on corporate sustainability" Europako zuzentarauari buruz hitz egin duen. Zuzentarau hori, ziurrenik, enpresek Giza Eskubideen errespetuari dagokionez konprometitu beharko dituzten betebehar eta erantzukizunen aurrekoa eta ondorengoa izango da. |
2023/11/14 |
Azaroan zehar, Basque Trade & Investment-ek, Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, bi webinar antolatu ditu, euskal enpresei nazioarteko negozioak garatzeko informazio praktikoa emateko: - "Esportazioaren prezioak. Kasu praktiko bat aztertzea " - "Aduanak eta aduana-izapideak" |
2024/01/15 |
Finantzen Euskal Institutuak (FEIk), COFIDESek, Elkargik eta Basque Trade & Investmentek (BT&Ik) lankidetza berritu dute euskal enpresen nazioartekotzea sustatzen jarraitzeko. 100 milioi eurorekin zuzkitutako finantza-tresna da, 2019ko erdialdean sortua, Euskadik atzerrian dituen enpresen produkzio- eta merkataritza-inbertsioko ekimenei babesa emateko (100.000.000.- €) |
2024/02/07 | Basque Trade & Investment-ek "Map to Global Gateway for Exporting SMEs" konferentzian parte hartu du, enpresa txiki eta ertainek Global Gateway programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu ahal izateko informazio estrategikoa eta funtsezko gomendioak ematea ardatz duen ekitaldian. |
2024/02/07 | Basque Trade & Investment-ek enpresak eta Europako Batzordea bildu ditu ProSME proiektua ixteko Bruselan. Basque Trade & Investment-ek nazioarteko partzuergo batean parte hartu du Valoniako Esportazio Agentziarekin (AWEX) eta Business Francerekin batera, Europako enpresek Kolonbia, Suitza, Kanada eta Ukrainako lizitazio publikoetan parte har dezaten sustatzeko. 2022an hasi zen proiektuaren garapenean, ia 300 enpresak parte hartu dute webguneetan eta helburuko lau merkatuetara egindako lau enpresa-misioetan. |
2024/04/23 | Basque Trade & Investment-ek eta Energiaren Klusterrak webinar bat antolatu dute Japoniako Hidrogenoaren Elkarteko (JH2A) kide diren enpresei Euskadin hidrogenoaren energiaren balio-kateak eskaintzen dituen aukerak aurkezteko, merkataritza-harremanak sendotzeko eta sektore estrategiko horretan nazioarteko lankidetza sustatzeko. |
2024/05/07 | Basque Trade & Investment-ek, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin batera, jardunaldi bat antolatu du, eta euskal enpresak bertan izan dira Kubako enpresen ordezkaritzarekin biltzeko. Bertan, Kuban eta beste herrialde batzuetan negozio- eta lankidetza-aukerak aztertu dira. |