Ekimena 2. Euskadi - Basque Country marka indartzea eta sustatzea, euskal enpresek atzerrian aitorpena eta ospea irabazteko tresna gisa.
Ekimena 2. Euskadi - Basque Country marka indartzea eta sustatzea, euskal enpresek atzerrian aitorpena eta ospea irabazteko tresna gisa.
- Arduraduna
- Mikel Amundarain (Industria Sailburuordea)
Data | Jarduera |
---|---|
0023/10/11 |
Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen Ordezkaritzak eta Basque Trade & Investment-ek Enpresa Topaketa berri bat antolatu dute, herrialdean jarduten duten Euskadiko enpresen partaidetzarekin: Hiri eta lurralde adimendunei buruzko Plangintza Sail Nazionalaren estrategia izan da oraingoan bileraren ardatz tematikoa. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalarekin, Ikerkuntzarekin eta Jakintzarekin lotutako euskal enpresek zuzenean ezagutu dituzte DNPk Kolonbian eta, herrialdeko hiri nagusietan ez ezik, arlo horretako proiektu eta inbertsio publikoen kopurua handitzen ari diren eskualde guztietan egin asmo dituen inbertsio eta lehentasunen ezaugarriak, aurrekontu historiko altuenak lortu baitituzte. |
2021/01/28 |
Eusko Jaurlaritzak eta Japoniako Spain Nissho eta Sacho Kai enpresa-elkarteek topaketa telematikoa izan dute, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatuta, Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak sendotzeko. |
2021/02/02 | Brexitaren ondoren enpresei emandako diru laguntzak ezagutzera emateko bilera digitala antolatzea. Bereziki Erresuma Batuan esportatzen dutenak edo Erresuma Batuan filialak dituztenei zuzenduta dago. |
2021/03/21 | Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziak hainbat bilera birtual sustatu ditu Ipar Amerikan ezarritako hamar euskal enpresaren eta Mexikon presentzia duten bi enpresaren hornitzaileak garatzeko sailen artean. Honen helburua Euskal filialek Mexikon eta Estatu Batuetan dituzten gaitasunak ezagutzera ematea da, eskualdean enpresa erosleekiko lotura sustatuz. |
2021/05/12 | Argentinako Córdoba probintziako eta SPRIko ordezkariek industria arloko mahai bat antolatu dute, bertan industria adimendunari eta haren erakunde-kudeaketari buruzko hainbat alderdi erakutsiko dira. |
2021/06/28 |
Basque Trade & Investment-ek, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, laguntza eman dio IDOMek gidatutako partzuergoari Low Carbon and Circular Economy Business Action in the Americas (LCBA) proiektua gauzatu dezan Brasilen, Argentinan, Kolonbian eta Txilen, aukera honen berri emanez interesatuta egon daitezkeen enpresa guztiei. |
2021/09/16 | Basque Trade & Investment-ek, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, proiektu pilotu bat abiarazi du EPBk Europar Batasunaren esparruan eskaintzen dituen aukerak monitorizatzeko eta euskal enpresei horien berri emateko. Monitorizatutako proiektu gehienak Osasunaren eta, besteak beste, Energiaren sektoreetakoak dira. Informazio gehiago |
2021/09/22 | Wendy Drukier Kanadako enbaxadorearen bisita dela eta, Basque Trade & Invesment agentziak Euskadiren eta Kanadaren arteko harreman komertzialak indartzeko interesa azaldu du. Informazio gehiago |
2021/10/19 |
Negozio-aukerak sektore aeroespazialean Txekiako Errepublikan dauden euskal enpresentzat - SPRI Basque Trade & Investment, SPRI Taldearen Nazioartekotzerako Euskal Agentziak, txekiar gobernuarekin batera, alor aeroespazialean ager daitezkeen enpresa-aukerak identifikatzea eta kolaboratzea bultzatzera zuzendutako hirugarren jardunaldia ospatu du.
Joan den urriaren 19an ospatutako lan-saioan GSA Satelite bidezko Europar Nabigazio Agentziak (EUSPA) parte hartu zuen, baita Txekiako Garraio Ministerioak eta sektore aeroespaziala, logistika, garraioa, IT eta telekomunikabideen sektoreei lotutako hainbat instituzio eta kluster ere. |
2021/10/28 | + Industry azoka egingo da Bilbao Exhibition Centren, eta aldi berean egingo dira Industry Tools by Ferroforma, Subcontratación, ADDIT3D, BeDigital, Pumps & Valves, Maintenance eta Fitmaq (La Vanguardia, Deia) azokak. |
2021/11/09 | Basque Trade & Investment Virginiako Estatua eta Euskadi aurrera doaz energia-sektoreko euskal enpresen intereserako akordioetan. Joan den azaroaren 9an Ralph Northam izan zen Euskadin. “Commonwealth of Virginia”-ko Gobernatzailea Ipar Amerikako ordezkaritza batek lagunduta etorri zen, hauen artean Estatuko bi Idazkari eta bere Gabinete Burua zeudelarik. Virginiako Estatua eta Euskadi aurrera doaz energia-sektoreko euskal enpresen intereserako akordioetan .Bere partetik, gobernariak bere lurraldeko inbertsio-aukerak aurkeztu zituen eta Estatu Batuetako azken hauteskundeen aukeratutako administrazio berriak proiektuokin jarraituko zuela ziurtatu zuen. |
2021/11/17 | SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatuta, eta Kanpo Sarearen presentziarekin, enpresen 600 ordezkarik eta eragile ekonomikok parte hartuko dute enpresen nazioartekotzeari buruzko “Mundura begira» ekitaldian, pandemiaren osteko munduko agertokiaren esparruan. |
2021/12/01 |
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean banatu ditu SPRI Taldeko Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak emandako 125 akreditazioak. Ekitaldi berean aurkeztu da hiru euskal unibertsitateekin sinatutako Hitzarmena, zeinaren bidez BEINT beken programan txertatuko baitira unibertsitate horietako bakoitzak nazioartekotze arloan eskaintzen dituen ezagutza eta prestakuntza-metodologia onenak. |
2021/12/02 | Martin Wolf Financial Timeseko ekonomilariak, industria-berrasmakuntzaren adibide gisa jarri du Euskadi. Financial Times egunkariko ekonomialari buruak idatzitako artikuluak dio Europa Hegoaldean kokatutako Euskadi –Basque Country eskualdeak lortu duela suspertzea eta bere burua berritzea: «Suspertzeaz ari garenean, merezi du tradizionalki industriala izan den eskualde honi erreparatzea».Informazio gehiago |
2021/12/05 | Alessio Germani Italiako multinazionaleko Erosketen zuzendari globalak eta Alessandro Gallotti sare elektrikoaren arloko erosketen zuzendariak bilera egin zuten Milanen energia-sektoreko zazpi euskal enpresatako talde batekin "enlit Europe" azokan. |
2021/12/15 | Txekiar Errepublikako Industriako ministroak eta haren enbaxadoreak herrialde hartako ordezkaritza instituzional eta enpresarial bat lagunduz, BasqueTradek Bilbon antolatutako jardunaldi batetan parte hartu dute. Jardunaldiaren helburua euskal enpresentzat sektore aeroespazialean negozioak eta inbertsioak egiteko aukerak erakustea izan da. |
2022/02/07 |
Gailu medikoen merkatua Turkian/Ohar teknikoa. Turkia-merkatuak aukera interesgarriak eskaintzen dizkie euskal enpresei goi-teknologiako gailu mediko guztietarako (irudi bidezko diagnostikoa, kirurgia robotikoa …), osasun-zerbitzuak eta e-Health sistemak kudeatzeko sistemetarako, eta onkologiarekin lotutako gailu mediko guztietarako, minbizia goiz detektatzeko eta tratatzeko. |
2022/02/14 | Hego Moraviako (Txekia) Gobernatzaile ordearen bisita |
2022/02/17 | Basque Trade & Investment erakundeak, Business Francerekin eta Esportazioen Valona Agentziarekin (AWEX) batera, webinario batzuk antolatu zituen Kolonbian, Suitzan, Ukrainan eta Kanadan nazioarteko erosketa publikoko merkatuetan sartzeko eta negozio-aukerei buruz hitz egiteko, hau dena ETEentzako Europako Agentziak (EASME) finantzatutako ProSME proiektu europarraren esparruan. |
2022/03/01 | "Merkataritza-aukerak Estatu Batuetan" ekitaldia egin da. Bilera birtual horretan, zenbait adituk Estatu Batuek Espainiako enpresei negozioen esparruan eskaintzen dizkieten aukerak eztabaidatu zituzten, baita lurralde horren berezitasunak ere, Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Jurdana Izaguirre zuzendariaren parte-hartzearekin. |
2022/03/02 |
BasqueTradeko zuzendaria eta Inteligentzia lehiakorreko zuzendaria Tailandiako enbaxadako ordezkaritza batekin eta Phantipha Iamsudha Ekarohit enbaxadorearekin elkartu ziren Bilbon. Besteak beste, Asiako hego-ekialdeko negozio-aukeren aurrean euskal enpresek duten potentzialari buruz hitz egin zen. Aukera horiek interes berezikoak dira hainbat sektoretan, hala nola garraioan, energian, ingurumenean eta uretan, edo, besteak beste, ingeniaritza, aholkularitza, obra zibil eta teknologia-enpresen sinaduretarako saneamenduan. |
2022/03/03 | Eusko Jaurlaritzak euskal klusterrekin aztertu ditu Errusiak Ukrainan hasitako gatazka armatuaren ondorioz enpresei laguntzeko jarduerak.Era berean, leihatila- eta arreta-zerbitzu bat ireki da Basque Traderen webgunean, laguntza behar duten edo kontsultaren bat egin nahi duten enpresa eta pertsonentzat, inprimaki batekin eta telefono zenbaki batekin. |
2022/03/09 |
Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako “Select USA Basque Country” ekitaldiak AEBetako merkatuan interesatutako euskal enpresak elkartu zituen, bertatik bertara azaltzeko merkatu horrek eskaintzen dituen negozio-aukerak eta han kokatzeko dauden erraztasunak. Hitzordu hau bereziki zuzendu zitzaien energiaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreei, eta hogeita hamar bat enpresa eta hainbat klusterretako ordezkariak bildu zituen. |
2022/03/11 | Australiako enbaxadorea Basque Trade & Investment Agentziaren Bilboko egoitzan izan zen, non mahai-inguru batean parte hartu baitzuen euskal enpresekin. Topaketa horretan, Australiako ordezkariek enpresa parte-hartzaileei aurkeztu zizkieten matrize energetikoaren aldaketak ekarri dituen erronkak, eta baita ere trantsizio horren ondorioz sor daitezkeen negozio-aukerak. |
2022/03/21 | Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Japoniako negozio-aukerei buruzko jardunaldi bat antolatu zuen euskal enpresentzat, batez ere automobilgintzaren, kontsumoko elektronikaren, energia berriztagarrien eta makina-erremintaren sektoreetan, horiek baitira inbertsioetarako sektore nagusiak. |
2022/04/06 | Basque Trade & Investment-ek Izmirreko (Turkia) ordezkaritzari egin dio harrera, Izmirreko Garapen Agentzia buru dela, Wind Europe 2022 ekitaldiaren barruan. |
2022/04/06 | Basque Trade & Investment-ek Jeollanamdoko (Hego Korea) ordezkaritzari egin dio harrera Wind Europe 2022 ekitaldiaren baitan. |
2022/04/06 | Basque Trade & Investment-ek Itsaso Baltikoko off-shore sektore eolikoari buruzko jardunaldia antolatu du, Pomeraniako (Polonia) Ordezkaritzaren bisitaren barruan, Wind Europe 2022 ekitaldiarekin erlazionatuta. |
2022/04/06 | Basque Trade & Investment-ek Norvegiako ordezkaritzari egin dio harrera Wind Europe 2022 ekitaldiaren baitan |
2022/04/06 | Basque Trade & Investment-ek Virginiako (Ameriketako Estatu Batuak) ordezkaritzari egin dio harrera Wind Europe 2022 ekitaldiaren baitan, joan den udan lankidetza-hitzarmena sinatu ostean. |
2022/05/19 | Basque Trade & Investment-eko taldeak Integrazio Ekonomikorako Erdialdeko Amerikako Bankuaren ordezkaria hartu zuen - BCIE Europarako. Erakundeak hiriko mugikortasun elektrikoko programa pilotu bat amaitzen ari denez, bankuaren Europako ordezkariak euskal enpresak gure lurraldean aplikatzen ari diren esperientzia eta konponbide teknologikoak ezagutu nahi izan zituen. |
2022/05/24 | Basque Trade & Investment Italiako MECFOR azokara joan da, hiru euskal enpresarekin eta AFMrekin batera. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Euskadi Basque Country standarekin parte hartu du MECFOR mekanika eta azpikontratazio azokan, Talleres Etxepe, Izadi Mecanizados eta Norclamp lantegiekin eta AFM-Advanced Manufacturing Technologies klusterrarekin batera. |
2022/05/27 |
Eusko Jaurlaritzak Hannover Messe 2022 azokan parte hartuko duten euskal enpresei lagunduko die. |
2022/06/08 | Flanders Investment & Trade-ko (FIT) ordezkariek eta Basque Trade & Investment/Nazioartekotzearen Euskal Agentziako elkar ulertzeko memorandum bat sinatu dute. Duela gutxi bildu dira lankidetza-arlo posibleak identifikatzeko eta ekimen bateratuei buruzko ideiak trukatzeko. Gainera, hurrengo urteetarako ekintza-plan batean lan egingo dute, enpresek beren herrialdeetan atzerrian eta nazioartekotzean proiekzioa errazteko. |
2022/07/04 | Bidai instituzionala egin du Alemaniara, Euskadin interesa duten Alemaniako enpresekin harremanak sendotzeko.Agenda hurrengoa izan da: Bavarian bizi den euskal komunitatearekin egindako bilera, Alemaniako Zentro Aeroespazialera egindako bisita (Deutsches Zentrum für Luft- und Raumfahrt, DLR), FESTO enpresa, Mercedes Taldea, TRUMPF, Siemens Energy eta Bayer Pharma enpresekin egindako bilerak. |
2022/07/08 | Singapurreko enbaxadorea Euskadin izan da herrialde hartako Kanpo Arazoetako Ministerioko ordezkari batekin Enterprise Singapore-ko Europa Mendebalderako eta Ameriketarako zuzendariarekin batera. Basque Trade & Investment-eko taldea ordezkaritzarekin bildu zen bi herrialdeen arteko aldebiko harremanak eta interakzio publiko-pribatuko bide desberdinak aztertzeko, eta horren emaitza Lankidetza Akordio baten zirriborroa izango da. |
2022/09/30 | Basque Trade & Investment, Enterprise Europe Network – EEN sarea sarean sartu da. Europako Batzordeak 2008an sortutako ekimena da, eta 60 herrialdetako 600 erakundetako 4.000 aholkulari adituk baino gehiagok osatzen dute. Helburu nagusia da enpresei laguntza, aholkularitza eta ikusgaitasuna ematea nazioartekotze-prozesuan, bai eta berrikuntzaren kudeaketa laguntzea ere, partner globalekin konektatuz. |
2022/10/03 |
JETRO KOBEko ordezkaritza japoniar bat Euskadi zeharkatu du eta euskal Food Tech sektorean interesa erakutsi du. JETRO, Japoniako Kanpo Merkataritzako Erakundea, Japoniaren eta munduko gainerako herrialdeen arteko elkarrekiko merkataritza eta inbertsioa sustatzeko lan egiten duen gobernuarekin elkarlanean dabilen erakundea da. Kobe hiria, berriz, Japoniako gune ekonomiko garrantzitsuenetako bat da. Gaur egun, JETRO KOBE elikaduraren arloko berrikuntzarekin lotutako sektore bat garatzen ari da (Food Tech), eta, horregatik, enpresa eta erakunde ordezkaritza bat Euskadin izan da, Euskadiko elikadura-ekosistema berritzailea, sektorearen politikak eta bi herrialdeentzako aukera posibleak aurrez aurre ezagutzeko; bisita hau, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren eta Basque Trade & Investment-en artean koordinatua izan da. Gainera, Intergune 2022 euskal enpresaren kanpo-proiekziorako foroaren esparruan, Basque Trade & Investment-eko taldea JETROko ordezkariekin bildu zen, Japoniako enpresak nazioartekotzeko agentziakoekin. Topaketa horren helburua Japoniako herrialdearen eta Euskadiren arteko harremanak sendotzen jarraitzea zen, eta bertan Madrilgo JETROko zuzendariak eta Basque Trade & Investment-ko zuzendariak parte aktiboa izan zuten. |
2022/10/10 | Argentinako Errepublikako enbaxadorea, Euskadi bisitatu du eta elkarrizketa interesgarriak izateko aukera izan ditu euskal jarduera sozial eta ekonomikoko ordezkariekin. |
2022/10/11 | Basque Trade & Investment-ek Japoniatik etorritako enpresa-misio bat koordinatu du, hogeita hamar bat CEO korporatibok, hezkuntza-entitatek eta beste erakunde ekonomiko batzuek osatua. CENTRAL JAPAN ECONOMIC FEDERATIONen parte dira, Chukeiren 'izenez ezagutzen den herrialdeko federazio ekonomikoa, eta lankidetza eta negozio aukerak identifikatzea dute helburu. |
2022/10/12 | Invest in Bogotá 'eko zuzendari berria, bizitza-zientzietako inbertsioen arduradunarekin batera, Euskadira etorri da, bioosasunaren sektorea ezagutzeko, eta, horregatik, bilera bat egin zen Basque Health Cluster' eko presidente eta BIOLAN HEALTHeko zuzendariarekin, sektorearen, enpresa-motaren eta abarren ikuspegi orokorra partekatuz. Gainera, Basque Trade & Investment erakundeak Kolonbian duen bulegoa aktiboki ari da lanean osasunaren sektorean, bioosasunaren arloko enpresei Kolonbiako merkatua ezagutzen eta aztertzen laguntzeko. |
2022/10/27 | Basque Trade & Investment-ek MoU bat sinatu du Indiako PHD Chamber of Commercerekin batera, energia berriztagarrietan, industria siderurgikoaren deskarbonizazioan eta klima-aldaketa arintzeko teknologietan aldebiko merkataritza-aukerak errazteko. |
2022/11/04 | Wisconsineko (EE.UU) ordezkaritza bat Euskadin izan zen, baterako negozio-aukerak identifikatzeko. |
2022/11/14 | IHH Healthcare Singapurreko mediku talde bat Euskadi bisitatu du esperientziak partekatzeko eta beren zentro pribatuen taldearentzat interesgarriak diren konponbideak identifikatzeko |
2022/11/14 | SPRI Taldeak eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Agentziak Txileko Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernadoreak gidatutako ordezkaritzatekin bilera |
2022/11/16 | Basque Trade & Investment-ek negozio-aukera bat eskaini die euskal enpresei Brasilen, 10 euskal enpresen eta kamioi-ekoizle handi baten arteko bilerak sustatuz. Bilera horietan, aluminioa injektatzeko eta galdatzeko, burdina galdatzeko eta altzairua forjatzeko teknologietarako gaitasunak aurkeztu dituzte. |
2022/11/23 | Euskal ordezkaritza batek Aichi, Hiroshima eta Kyotoko prefekturak bisitatu ditu ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko eskualdeko politikak eta tresnak ezagutzeko. |
2022/11/24 |
Basque Trade & Investment, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak harrera egin zion Txileko ordezkaritza bati. Honako hauek osatu zuten ordezkaritza hori: Los Lagos eskualdeko gobernadorea eta Txileko Gobernadoreen Elkarteko presidentea, O 'Higgins eskualdeko gobernadorea, Matacama eskualdeko gobernadorea eta BioBio eskualdeko hainbat agintari eta enpresetako ordezkariak. Euskadira egindako bisitan Lehendakariarekin bilera instituzional bat egin zuten, eta Basque Trade & Investment erakundeko zuzendaria ordezkaritzarekin bildu zen, interes komuneko gaiak jorratzeko, hala nola, Ingurumena eta Uraren Kudeaketa, Ekonomia Zirkularra, Energia Berriztagarriak eta Hidrogeno Berdea sektoreetako lankidetza. Gainera, Txileko ordezkaritzak meatze-industriak herrialdeko hainbat eskualdetan duen garrantzia nabarmendu zuen, bai eta lehengaiak lortzeko eta merkaturatzeko duen zeregina ere. |
2022/11/28 | BasqueTrade SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Space2business espazio-azokan parte hartu du, 'Basque Space Land euskal ekosistema espaziala aurkeztuz'. Azoka Pragan izan da, Txekiar Errepublikako hiriburuan, azaroaren 28an eta 29an. Nazioarteko ekitaldi horretan, 30 herrialde baino gehiagotatik etorritako 500 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren. BasqueTradek produktu eta zerbitzuen euskal eskaintza ere azaldu zuen foro honetan, Txekiar Errepublikako/Eslvoaquiako bulegoko talde profesionalak artatu zuen gune baten bidez. Bertaratzeak arrakasta handia izan zuen; 70 kontaktu interesgarri baino gehiago egin ziren, eta horietatik Euskadin teknologia espazialak bilatzeko eskaera zehatzak sortu dira. |
2022/12/05 | SPRI Taldeak eta EPRIk lortu duten akordioari esker, zeinaren bidez elkarrekin identifikatuko dituzten deskarbonizaziorako teknologiak “Net-Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren esparruan |
2022/12/07 | Basque Trade & Investment-ek, SPRI/Eusko Jaurlaritza Taldekoa, nazioartekotzeko erronkak dituzten enpresen eskura jartzen duten laguntzen eta dirulaguntzen programara hurbildu ditu Elarrekin Mundura jardunaldian. Urteroko topaketa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehiakortasuna Bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, SPRI Taldeko BasqueTradek lagunduta eta Egaz Txorierri, Enkartur, Inguralde, Meatzaldeko Behargintza eta Mungialdeko Behargintza garapen-agentziek antolatuta. |
2022/12/15 | Arantxa Tapia eta Jokin Bildarratz sailburuek banatu dituzte SPRI Taldeko Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak emandako 100 akreditazioak. Urtarrilean, 100 gazte abiatuko dira atzerrira lanera Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotzeko BEINT bekei esker. Laguntza horien helburua da talentu berriak trebatzea nazioartekotze eta atzerriko merkataritza arloetan, gai izan daitezen euskal enpresen eta erakundeen premiei erantzuteko. |
2023/03/13 |
Euskadi-Japonia 2023: Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorea Japoniako erakundeen eta enpresa-eragileen aurrean kokatzen du |
2023/03/15 |
Basque Trade & Investment-ek, Kanpo Sareko Nazioarteko Bulegoen bitartez, euskal enpresari laguntzeko ekintza hauek egin ditu martxoan: - Polonia: Itsas energia eolikoaren talentuaren foroa Pommeranian "EDU OFFSHORE WIND" - Txina: Jiangsu-Nantong-en Nazioarteko Lankidetza eta Elkartrukerako Jardunaldian parte hartzea, lurraldean finkatutako erakundeen arteko harremanen, esperientzien eta aukeren trukearen inguruan ahaleginak bateratzeko, sinergia interesgarriak sortzeko eta garapen sozioekonomikorako aliantza berriak ezartzeko. - Italia: Boloniako MECSpe azokara joatea, azpikontratazio industrialaren ingurukoa, Eusko Ganberekin lankidetzan |
2023/03/30 |
Euskadik harreman ekonomiko-komertzialak bultzatzen ditu Japoniarekin, “lehentasunezko merkatua eta bazkide estrategikoa” baita. Japonón-Euskadi, Basque Trade & Investment urtearen barruan, bi herrialdeen arteko merkataritza harremanak dinamizatzea du helburu, eta horregatik, Basque Trade & Investment eta Japoniak Espainian duen Enbaxada jarduera programa bateratua garatzen ari dira. Zehatzago esanda: |
2023/04/20 |
Japonia-Euskadi urtearen esparruan, bi herrialdeen arteko merkataritza-harremanak dinamizatzea helburu duen urtean, Basque Trade & Investment erakundeak honako jarduera hauek egin ditu apirilean: - Fukushima eskualdeko haize- eta hidrogeno-sektoreko aukerei buruzko mintegia. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua, Mikel Amundarain Industriako sailburuordea eta Ainhoa Ondarzabal Basque Trade & Investment-eko kontseilari ordezkaria Fukushimako gobernadorearekin eta eskualdeko beste ordezkari batzuekin batera izan ziren jardunaldi batean, Fukushimako eskualdeak euskal enpresei energia eolikoaren eta hidrogenoaren arloan eskaintzen dizkien aukerak aurkezteko. 65 euskal enpresa baino gehiagok interesa agertu dute energiaren sektorean Japoniarekin egindako negozioetan eta Tapia sailburuak gogorarazi du Euskadik eta Japoniak, 2019az geroztik, elkar ulertzeko akordio bat dutela energia berriztagarriak bultzatzeko eta energia-arazoei irtenbide iraunkorrak bilatzeko. - Alderantzizko misioa energiaren esparruan. Apirilaren 20an eta 21ean, enpresa japoniarren hogeita hamar bat ordezkarik Bilboko portuko instalazioak, Tecnalia eta sektoreko beste euskal konpainia batzuk bisitatu zituzten. Delegazioa Japoniako offshore sektore eolikoko enpresa garrantzitsuenetako batzuek osatu zuten, hala nola Cosmo Eco Power, KEPCO, TEPCO, Japan Renewable Energy Cooperation, Mitsubishi, Marubeni, Mitsui, Toshiba, Nippon Carbon, besteak beste. - Energia eolikoaren misio komertziala Japoniaren eta Euskadiren artean, euskal enpresak Japoniako negozio-aukeretara hurbiltzeko, Japoniako energia eolikoaren balio-kate garrantzitsueneko enpresa japoniar batzuen bitartez, eta Euskal Herriko eta Japoniako enpresa-aliantzak eta elkar ulertzea sustatzeko, bai nazioan bai nazioartean. |
2023/04/20 | Eusko Jaurlaritza Hannover Messe 2023 azokan, euskal enpresei laguntzeko |
2023/05/08 |
Maiatzean, Basque Trade & Investment-ek honako enpresa-misio hauek egin ditu: - Automobilgintzaren sektorearen misioa Michiganera (Estatu Batuak), bertan ezarritako lehen mailako hornitzaileen eta jatorrizko piezen edo ordezko piezen ekoizleen Ipar Amerikako erosketa- eta hazkunde-estrategiak ezagutzeko. Ekimen honek automobilgintzako euskal klusterraren (ACICAE) laguntza izan du eta 13 euskal enpresak parte hartu dute. - Kolonbiarako misioa, ProSME proiektu europarraren barruan, euskal enpresei lizitazio publikoen aukerak eskuratzen laguntzeko. BasqueTradek Business France Export-ekin (Wallonia Export & Investment Agency) batera antolatutako Enpresa Misioan parte hartu dute Euskal Herriko, Frantziako eta Valoniako enpresek, nazioarteko lizitazioetan arrakasta izateko aukerak handitzeko interesa badute, Europar Batasunaren PROSME proiektuaren esparruan. Egun hauetan, lan-agendak beste hitzordu interesgarri batzuk ere jaso ditu, euskal enpresen jarduera nazio honetan ikusarazteko eta sustatzeko. |
2023/06/07 | La feria +Industry acoge 841 firmas expositoras de 20 países. |
2023/10/19 | Urriaren 19an, Euskadik Indiako enpresa-misio bat jaso zuen, "ACMA, Automotive Component Manufacturers Association of India" elkarte nazionalaren gidaritzapean. Jardunaldia hiru bloketan egituratu zen: lehenengo blokean, Indiako ordezkaritzak gure herrialdeko gaitasun industrial eta teknologikoak ezagutzeko aukera izan zuen Basque Traderen eskutik; ondoren, automobilgintzaren esparruan jarri zen arreta, ACICAEko ordezkariekin bildu eta AIC – Automotive Intelligence Centerrera bisita eginez. Ondoren, taldeak Tecnalia bisitatu zuen; bertan, BRTA – Basque Research and Technology Allianc erakundeko arduradunek Euskadiren gaitasun teknologiko guztiak aurkeztu zituzten, eta Tecnaliako taldeak ere bere gaitasunetan sakondu zuen. Azkenik, B2B bilerak egin ziren zazpi euskal enpresen eta aurrez hitzorduak eskatu zituzten hiru zentro teknologikoren artean. 40 bilera baino gehiago egin ziren, eta interesak, beharrak, lankidetza potentzialak eta konponbideak gurutzatu ziren. |
2023/11/09 | "Euskadi – Japonia 2023" ekimenaren helburua bi herrialdeen arteko harremanak ikusaraztea eta sendotzea da, eta, bereziki, "Euskadi – Basque Country" Japoniako herrialdean sustatzea. Ekimenaren esparruan, egunez egun bi herrien ezagutza eta ulermena indartzen da, era guztietako jarduerak garatuz: instituzionalak, enpresakoak, sozialak, kulturalak, hezkuntzakoak, gastronomikoak eta turistikoak. Testuinguru horretan, azaroan Euskadik Japoniako ordezkaritza bat jaso zuen AICHItik, eta euskal erakundeak eta enpresak bisitatu zituen, hirien garapenerako eta bizi-kalitaterako estrategiak ezagutzeko. |
2023/11/10 | BasqueTradek euskal enpresei laguntzen die FIHAV 2023an, Havanako Azokan. BasqueTraderen laguntzarekin, Eusko Ganberek enpresei FIHAVen parte hartzea errazten diete; aurten hamabost izan dira. Euskal enpresak elkarlanean ari dira aurrera egiteko, eta Kubako sektore sozioekonomikoek behar bezala onartzen dituzte beren produktuen kalitatea eta zerbitzuaren erantzukizuna. Lankidetza horren ondorioz, 1999az geroztik Azokara taldeka joaten da, "9 zenbakiko pabilioiaren" bitartez. Pabilioi hori "Euskal Pabiloia" izenez ezagutzen da. |
2023/11/13 |
Enpresa txiki eta ertainen Europako Astearen barruan, Basque Open Industryren jardunaldia gauzatu da, Euskadiko ekosistema industrial eta teknologiko zabala erakusten duena. Inaugurazio egunean, Basque Trade & Investment-ek talentuari buruzko saio bat antolatu zuen. Mikel Amundarain Industria sailburuordeak ireki zuen, eta adierazi du gure ongizate-estatuari eusteko gaitasun egokiak dituzten pertsonak behar direla. Bigarren egunean, Basque Trade & Investment-ek nazioartekotzeari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen. Jardunaldia Ainhoa Ondarzabal Basque Tarde & Investment erakundeko kontseilari delegatuak ireki zuen, eta pozik agertu zen erakundea, dagoeneko bost urte bete dituen arren, "Euskadin enpresak nazioartekotzeko erreferente" bihurtu delako. Beste hizlari batzuk ere bertaratu ziren, hala nola Eduardo Sisti, Orkestrako ikertzailea, Euskadiren esportazio proportzio handia azpimarratu zuena, eta Olena Bilobrova, Ukrainako Ekintzailetza eta kanpo sustapenerako bulegoko arduraduna. Gainera, Euskadirentzat estrategikoak diren merkatuei buruzko bi mahai-inguru antolatu ziren, eta bertan parte hartu zuten Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Estatu Batuetan, Indian, Brasilen, Singapurren, Erresuma Batuan eta Turkian dituen bulegoetako zuzendariek. |
2023/11/23 |
BRTA aliantzak (Basque Research & Technology Alliance) antolatu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, MANUFUTURE Conference 2023, fabrikazio-industriaren etorkizunari buruzko Europako konferentzia |
2024/01/11 | Lehendakariak eta Japoniako enbaxadoreak Euskadi-Japonia 2023 programaren emaitzak ebaluatuko dituzte |
2024/04/25 | Basque Trade & Investment erakundearen Turkiako bulegoak topaketa bat antolatu zuen apirilaren 25ean Istanbulen, Turkian finkatutako euskal enpresekin. Ekitaldian, Turkiako hiriko metropoli-eremuan lan egiten duten 5 enpresatako profesionalak bildu ziren, merkataritza-aukerak aztertzeko eta bi eskualdeen arteko enpresa-lankidetza indartzeko. Topaketan, euskal enpresek Turkiako merkatuan dituzten erronka eta aukerei buruzko eztabaida izan zen, eta, horri esker, ingurune dinamiko eta eboluzionatu horren etorkizuneko aukerak aztertu ahal izan ziren. Jardunadia parte-hartzaileen arteko networking saioekin amaitu zen, eta topaketa mota horien garrantzi estrategikoa nabarmendu zen, aliantza komertzialak sustatzeko. |
2024/05/20 | Eusko Jaurlaritzak, Basque Trade & Investment erakundearen bitartez, eta Euskadiko ACICAE-Clúster de Automoción enpresarekin batera, misio bat antolatu du Mexikorako, automobilgintzaren sektoreko euskal enpresentzat. Automobilgintzaren sektoreko 20 euskal enpresa baino gehiagok egiaztatu dute Mexikon duela gutxi egindako misio komertzial batean Mexikoko industria autopropultsatua etengabe hazten ari dela, eta, horrekin batera, hornitzaile espezializatuen beharra dagoela. Horrela, agerian geratu da sektore horretan esperientzia eta kalitatea eskaintzeko aukera, osagai eta zerbitzu aurreratuen eskaerari erantzunez. Industria arloko sailburuordea, Mikel Amundarain, han izan da eta horrek agerian utzi du nazioarteko psoizionamenduan Eusko Jaurlaritzak babesa ematen diela Euskadiko enpresei. |