Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/05/18 Lehendakaria buru dela bildu zen Berpiztuko Kontseilu Errektorea (2020-2024 Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa): 180 milioi eurotik gorako plan berezi bat abian jarriko dela iragarri zen, eskualde behartsuei edo lehentasunezko arreta-eremuei bultzada emateko (2021/03/10); Plan Berezi hori abian jartzeko, Gobernuak aipatutako diru kopurua  – 180 milioi euro – onartu du, Ezkerraldea-Meatzaldean, Enkarterrin, Oarsoaldean eta Aiaraldean zenbait proiektu traktore dinamizatzeko. Ezohiko inbertsio hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan helburu horietarako edo antzekoetarako ezarritako zuzkiduren osagarri izango da. Horretarako, 2021eko ekitaldian jarriko dira martxan trakzio-proiektuak, eta foru-aldundiekin, udalekin eta eskualdeko eragileekin lankidetzan gauzatuko dira 2021etik 2023ra bitartean. Orain arte definitutako proiektuak partaidetza- eta lankidetza-prozesu baten bidez hautatu dira. Prozesu horretan, eskualde bakoitzeko eragile ekonomikoek, sozialek eta erakundeek parte hartu dute modu erabakigarrian.
2021/07/13 Abian jarri dira Ezkerraldea, Metzaldea eta Enkarterrirako eskualdeko plan estrategikoak, eta 277,3 milioi euro baino gehiagoko erakundearteko inbertsioa eragingo dute datozen hiru urteetan, 2025era arte. Ezkeraldean, parke teknologiko bat eta Energy Intelligence Center (EIC). Enkarterrin azpimarratzekoak dira Feveko trenaren eraldaketa eta B-630eko lau zatiren bide-hobekuntza, bai eta erakargarritasun kultural eta turistikoen arteko lotura-proiektua ere. (Deia- 7/13-Or. 11)