Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/04/21

124/2021 Dekretua, apirilaren 13koaFinantzen Euskal Institutuari Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A. sozietate publikoa sortzeko baimena ematen diona, 160.000.000 euroko kapital sozialarekin. 

2021/06/22

Finkatuz Funtsaren kudeaketari ekiteko Finantzen Euskal Institutuaren egitura baliabide materialekin eta giza baliabideekin indartuko dela iragartzen da. Funts horren helburu soziala da Euskadiko enpresa handietan epe luzeko finantza-partaidetzak eskuratzea, besterentzea eta kudeatzea, hemen sustraituko direla eta euskal produkzio-sare osoan izaera traktorea izango dutela bermatzeko

2021/08/11

184/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, «Finkatze Kapitala Finkatuz SA» sozietate publikoaren 2021eko aurrekontuak onartzen dituena (162.000.000.- €)

2021/12/14 Eusko Jaurlaritzak Finkatuz funtsa handitu du, 50 miloi euro gehiagorekin.
2022/09/15 CAFen % 3 lortu du Eusko Jaurlaritzak Finkatuz funtsaren bidez, 17 M/€ko inbertsioarekin.
2022/10/27 Eusko Jaurlaritzak eta Finantzen Euskal Institutuak kudeatzen duen Finkatuz-ek ITP Aeron % 6ko partaidetza lortzeko akordioa lortu dute eta, gainera, Administrazio-Kontseiluan egotea bermatu da.
2022/10/31 121/2022 Dekretua, urriaren 18koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutuari Finkatze Kapitala Finkatuz SA merkataritza-sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte har dezan  50.000.000.- € guztizko zenbatekoarekin (zabalkuntzaren % 100).
2022/12/20

149/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak "Finkatze Kapitala Finkatuz, SA" sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartu dezan, 50.000.000 euroko zenbatekoarekin. Kapital-zabalkuntzaren ostean sozietatearen kapitala 260.000.000 euro da.

2023/03/21

Spri Nuuken sartu da hedapena bizkortzeko (3M.-€)

2023/03/27 Eusko Jaurlaritzak euskal enpresetan parte hartzeko 32 eragiketa onartu zituen 2022an, 80 milioi euroko balioarekin