Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/09/16 Habic lankidetzan parte hartzen du FGOI - Fostering Single EU Market, Grabbing Third Countries Markets (Fostering Single EU Market, Grabbing Third Countries Markets | European Cluster Collaboration Platform) Eslovenia, Espainia, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suediako beste 6 kluster erakunderekin. Helburua da Europako altzarien fabrikatzaileei merkatu berrietan sartzea erraztea, EBtik kanpo, merkatu globalean duten posizioa indartzeko (helburu diren herrialdeak: Kanada, Estatu Batuak, Egipto eta Hegoafrika).
2021/09/16 Aclimak parte hartzen du EUWater4i-SD - European Water-Smart initiative for fostering International Sustainable Development (euWater4i-SD - Aclima proiektua) lankidetzan Alemania, Bulgaria, Frantzia eta Txekiar Errepublikako beste 4 kluster erakunderekin. Helburua da Europako Water-Smart irtenbideak lurralde garapen jasangarriaren merkatuan sartzea gorabidean diren herrialdeetan (helburu diren herrialdeak: Kenya, Uganda, Bolivia eta Peru), eta Lurralde Garapen Iraunkorrarekin eta uraren industriarekin lotutako 5 balio-kate berri ezartzea, Europako ETEen parte-hartzearekin.
2021/09/16 Energiaren Klusterrak ESECA - Eu Sustainable Energy Cluster partnership for Africa (European Sustainable Energy Cluster partnership for Africa | European Cluster Collaboration Platform) partaidetzan parte hartzen du Alemania, Espainia eta Italiako 5 kluster erakunderekin. Helburua energia berriztagarrien sektoreko Europako enpresen eta sare adimendunen arteko klusterren arteko lankidetza areagotzea da, Saharaz hegoaldeko Afrikako merkatuetarantz nazioartekotzeko estrategia bateratua garatzeko (helburu diren herrialdeak: Senegal, Gana, Kenya, Tanzania eta Ruanda).
2021/10/01 Energiaren Klusterrak ELBE PLUS - European Leaders of Blue Energy (Elbe Alliance website) lankidetzan parte hartzen du Belgika, Danimarka, Frantzia, Suedia eta Erresuma Batuko 7 kluster-erakunderekin. Helburua da Europako enpresa txiki eta ertainak kanpoko merkatu berriztagarrietan nazioartekotzen laguntzea eta Europako enpresa txiki eta ertainak energia urdinaren munduko balio-katean integratzea (helburu diren herrialdeak: Kanada, Japonia, Korea, Taiwan eta Estatu Batuak).
2021/10/19 Heganek European Aerospace Cluster Partnership-en (EACP) parte hartu du (Global Aerospace Cluster (GAC) Summit 2021), EBko 16 herrialdetako eta UK, Ukraina eta Turkiako kluster-erakundeekin. Lankidetza horren helburua da epe luzerako nazioz gaindiko lankidetza indartzea klusterren eta enpresen artean, Europako posizio sendoagoa eta lehiakorragoa eraikitzeko munduko merkatu aeroespazialetan.