Ekimena 1. 2022-2025 Gizarteratzeko V. Euskal Plana onestea erronka berriei erantzuteko. Plan honek zikloaren aurkako neurriak aurreikusiko ditu,
krisialdi ekonomikoko aldien eraginari aurre egin ahal izateko, arreta berezia jarriz gizarteratzearen eremuan genero-ikuspegia txertatzeari.
Ekimena 1. 2022-2025 Gizarteratzeko V. Euskal Plana onestea erronka berriei erantzuteko. Plan honek zikloaren aurkako neurriak aurreikusiko ditu,
krisialdi ekonomikoko aldien eraginari aurre egin ahal izateko, arreta berezia jarriz gizarteratzearen eremuan genero-ikuspegia txertatzeari.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/09 | Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko jarduera-protokolo orokorra, enpleguaren, gizarteratzearen eta laneratzearen eta garapen ekonomikoaren arloan. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak, enplegu-sistemak eta diru-sarrerak bermatzeko sistemak eskaintzen duten arreta hobetu nahi da, eta eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortu ekonomia-sustapenari, enpresa-sarearen produktibitateari, enpleguari, ekintzailetzari, enpresa-espirituari eta gizarte-politikei lotutako gobernu-ekintzan, Bizkaiko Lurralde Historikoan. |
2021/06/15 | |
2022/03/15 |
Erabakia, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren (MRR) esparruan gizarteratzeko proiektu pilotuak kudeatzeko aldi baterako programa bat sortzeko, Enpleguko eta prestakuntzako zazpi teknikari kontratatzea aurreikusten duela |
2022/09/27 | Enplegurako eta inklusiorako jarduerak kudeatu, gauzatu eta jarraitzeko aldi baterako indartze- programa bat sortzekoa Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzaren jardun- premia berrietatik abiatuta. |
2022/12/27 | 2022-2026 Inklusiorako V. Euskal plana onartzen da. Inklusioarekin lotutako politiketan gertatu behar diren eraldaketa eta aurrerapen nagusiak adostasunez lehenesteko eta euskal biztanleriaren egoeran gertatu behar diren aldaketak elkarrekin definitzeko ahalegina eskatzen duten erronkak eta emaitza batzuk ezartzen ditu. |
2023/05/26 | 2022-2026ko Gizarteratzeko V. Euskal Planaren Plan Operatiboaren aurkezpena: Gizarteratzeko V. Euskal Planak sistema eraldatzea eta lan-merkatutik urrun dauden pertsonak lan-eremuan sartzea bilatuko du. |
2023/06/27 |
Hainbat erakunderi zuzeneko dirulaguntzak ematekoa, proiektu esperimentalak egin ditzaten, Inklusiorako V. Euskal Planaren helburuak ezartzeko 2023-2024 Plan Operatiboaren parte diren eta inklusioaren eremuan lan egiten duten instituzio publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek sustatuak. (1.979.216.- €) |
2024/01/23 |
5/2024, Dekretua, urtarrilaren 23koa, Inklusiorako Erakundearteko Batzordea arautzen duena. Organo horrek administrazio publikoak koordinatuko ditu, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemaren esparruan politika publikoak egitean eta gauzatzean ahalik eta eraginkortasun eta efizientzia handiena bermatzeko. |