Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/04
Lanbide Gutxieneko Bizi Diru-sarrera kudeatzeko gaitzen duen kudeaketa-gomendioa formalizatzea Estatuko Administrazioarekin.
2020/10/29

Akordioa, 2020ko irailaren 1ean sinatutako Euskal Autonomia Erkidegoan gutxieneko bizi-sarreraren prestazioaren kudeaketa administratiborako hitzarmenean aurreikusitako kudeaketa-gomendioa luzatzekoa. Hitzarmen horren bidez, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari agindu zion gutxieneko bizi-sarreraren prestazio ez-kontributiboa aitortzeko eta mantentzeko administrazio-prozeduren informazio-, hasiera- eta izapidetze-jarduerak egiteko.
2020/12/15 Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (380M €) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (79,5M €) 2021eko urtarriletik aurrera ordainduko direla bermatzeko 459,5 milioi euroko gastu-baimena aurreratzea (459.500.000.- €)
2021/01/21
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko Lege berria egiteko prozedura hasi da, eta 2021ean bidaliko da Legebiltzarrera. Gizarte babeserako euskal eredua indartu nahi du testu berriak, errenta bermatua izateko eta gizarteratzeko eskubide bikoitzetik abiatuta. Kontsulta publikoa.
2021/05/13
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu da. Horren bidez, Euskadiko gizarte-kohesioan sakondu nahi da, adingabeak edo pentsiodunak dituzten etxeei arreta handiagoa eman nahi zaie eta gizarteratzean eta laneratzean sakondu nahi da.
2021/07/27 Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen txostenen izapidea hasi da. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legearen bigarren zirriborroa itxi da, eta 110 alegazio jaso dira. Horrenbestez, nahitaezko txostenetarako bidali da, Gobernu Kontseiluak behin betiko onartu aurretik
2021/10/05 Lanbidek, aurrerantzean, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuko du, eta zeregin horretan Euskadiko Udalak ordezkatuko ditu; horrek eskatzaileen kudeaketak erraztuko ditu eta udaletako gizarte-zerbitzuen lana erraztuko du.
2021/10/06 Euskadik eta Akitaniak diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko errentari buruzko esperientziak partekatzen dituzte, eta horiek enplegu-sistemekin eta gizarte-zerbitzuekin koordinatzen dituzte. Topaketaren helburua Frantziako eredua aztertzea da, Lanbidek bere politiketan eraginkortasun handiagoa lor dezan.
2021/12/07 Aurrekontua onartu aurretik, 2022rako gastu-xedapena onartu da, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea duten pertsonen dirusarrerak bermatzeko. (432.450.000.- €)
2022/02/23 Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordio bat itxi dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera Euskadira transferitzeko, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu prestazio ez-kontributibo hori kudeatzeko eginkizunak. Transferentziaren ondorioz, Eusko Jaurlaritza arduratuko da BGD izapidetzeaz, aitortzeaz eta ordaintzeaz, eta amaiera emango dio orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan prestazio horren kudeaketa arautzen zuen kudeaketa-gomendioari. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekin lankidetzan.
2022/04/26 Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak 51 langile ditu aldi baterako, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren espedienteen izapidetzea arintzeko, bere gain hartutako transferentziaren ondoren.
2022/05/10

Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege Proiektuaren Onarpena. Lege Proiektuak: (1) Diru-sarrerak bermatzeko euskal ereduan integratzen du Biziarteko Gutxieneko Diru-sarrera, (2) Sistemaren estaldura zabaltzen du eta bermatutako zenbatekoen nahikotasuna hobetzen du, batez ere adingabeak dauden kasuetan, (3) Prestazio ekonomikoen kudeaketa sinplifikatzen eta arintzen du, segurtasun juridiko handiagoarekin eta identifikazio- eta kontrol-tresnak hobetuz, (4) Gizarteratzean eta laneratzean eraginkortasun handiagoa bilatzen du, batez ere Gizarte Zerbitzuen eta Enplegu Zerbitzuen lan koordinatuaren bitartez, (5) Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren gobernantza hobetzen du, administrazioen arteko koordinazio handiagoarekin eta, (6) Gizarte-ekintzako hirugarren sektorearen parte-hartzea errazten du.

2022/05/24 64/2022 Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez 141.426.140,00 euroko kredituak txertatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022ko Aurrekontuan, Euskal Autonomia Erkidegoak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren prestazio ez-kontributiboaren kudeaketa bere gain hartzeko hitzarmena ezartzeko Akordioaren ondorioz.
2022/06/21 Euskal Autonomia Erkidegoan gutxieneko bizi-diru-sarrera osorik kudeatzeko proiektuaren bigarren fasea kudeatzeko aldi baterako programa bat sortzeko akordioa.
2022/07/04 Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: Lanbidek eskubide horren kudeaketa bere gain hartu zuenetik lehen aldiz, titular kopurua 50.000 izatetik 49.472 izatera jaitsi da.
2022/10/11 Lanbideko langileak indartzea, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketa hobetzeko. Ekainaren 1ean eskumena bere gain hartu ondoren, baliabide ekonomikoen eskualdaketa sartzen zen, baina ez langileena, eta, beraz, orain 79 pertsonatan handituko da egitura