Ekimena 1. Parte-hartzearen eta akordioen bidez, beharrezko osasun-neurriak hartzea, lantoki guztietan koronabirusaren agerraldi berrien aurreko prebentzioa indartzeko.
Enpresa bakoitzeko prebentzio-zerbitzuek, langileen ordezkariek, ugazaba-antolakuntzek eta sindikatuek Osalanekin, laneko
ikuskatzailetzarekin eta lan-agintaritzarekin elkarlanean parte hartzea formularik onena da osasunaren ikuspegitik seguruak diren lantokiak bermatzeko. Hori izango da Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2025 Estrategiarako oinarria.

Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/20 | Osalanek eta Lan Ikuskaritzak COVID 19ren hedapena saihesteko eta lan-osasuna eta jarduera ekonomikoa bermatzeko ezarritako protokoloak eta kontrolak arlo publikoaren balioa eta eragile sozioekonomiko guztien eta erakunde guztien arteko lankidetzaren beharra erakutsi duten zereginak izan dira. |
2020/11/17 | Euskadiko Covid-19 pandemiaren lan-arloko kasuak eta harreman estuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa onartu da. Osalanek garatuko du, eta, horretarako, erakunde autonomoaren baliabideak sendotuko dira, epidemiologo mailako prestakuntza teknikoko 12 pertsona gehiago (lau lurralde bakoitzeko). |
2020/12/01 |
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak diru-laguntzen deialdia egiten du 2021erako, ekitaldi honetan EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten erakunde publiko edo pribatuentzat.
|
2021/02/17 |
Covid-19 txertoei buruzko eguneratze-tailerra egin ondoren, Osalanek, Lan Medikuntzako Euskal Elkartearekin eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiarekin lankidetzan, 2014az geroztik prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako prestakuntza-planaren barruan egiten ari den prestakuntza-jarduerei berrekin die.
|
2021/04/01 |
Gutxieneko datu-multzo bat duen informazio-sistema bat garatzea, enpresek, beren prebentzio-zerbitzuen bidez, Osalani jakinaraz diezaioten zer arriskutan dauden langileak, eta, gainera, zer kalte egin dakizkiokeen osasunari lanarekin lotuta. Etengabeko ekintza.
|
2021/06/17 | |
2021/06/24 |
Osalan / Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Langile autonomoen artean laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza sustatzeko diru-laguntzen programa.
2021eko Deialdia. (2021/06/24) 2021eko esleipena. (2021/10/07) |
2021/07/15 | Osalanek EAEko 2020ko lan-istripuen txostena aurkeztu du. |
2022/04/19 | Eusko Jaurlaritzak laneko ezbeharren arrisku handia duten 100 enpresa zainduko ditu Lan Sailak data erabiltzen du ikuskapenak hautatzeko eta horien eraginkortasuna % 50era igotzeko. Azken bosturtekoan, laneko istripuen ondoriozko 30 heriotza izaten dira urtean batez beste, eta Jaurlaritzak Lan Ikuskaritzaren bitartekoak indartzea erabaki du gaitz horrekin amaitzeko. Datari esker, ezbehar-arrisku handia duten 100 enpresaren zerrenda egin ahal izan du, eta gertutik zainduko ditu. |
2022/05/06 |
Osalan / Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Langile autonomoen artean laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza sustatzeko diru-laguntzen programa.
2022ko Deiladia.2022ko esleipena (2022/11/14) |
2022/10/27 | Osalanek arrisku psikosozialak kudeatzeko prestakuntza-jardunaldia antolatzen du zure enpresan, prebentzio-zerbitzuetako teknikarientzat, arrisku psikosozialen aurkako prebentzio-tresnak eskaintzeko. |
2023/03/03 |
Osalan / Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Langile autonomoen artean laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza sustatzeko diru-laguntzen programa.
2023ko Deialdia (40.000.-€) (2023/03/03) |