Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/29 Gizarte Elkarrizketako Mahaiko Enplegu Taldearen akordioa, LTEEen osagarria luzatzeko. Akordio horren arabera, 150 euroko osagarria jasoko dute LBEren bat eskuratzeko unean urtean 20.000 euro edo gutxiagoko kotizazio-oinarria duten langileek. Akordio honek urtarrilaren 31ra arte lan-erregulazioko espediente baten eraginpean dauden langileei eragingo die, ezinbesteko kasu batean zein arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produktiboengatik.
2021/01/27
Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren erabakia, langabezian dauden metaleko langileak birkokatzeko euskal plan bat egiteko. Lana galdu duten langileak birkualifikatzeko eta birkokatzeko programa pilotua da. Finantzatzeko, baliabideak eskatzen zaizkio Globalizaziora Atxikitzeko Europako Funtsari (GEEF).
2021/01/27
Gizarte Elkarrizketako Mahaiaren erabakia, erakundeen osagarria hirugarren aldiz luzatzen duena. 150 euroko osagarria jasoko dute Erte bat bereganatzeko unean urtean 20.000 euroko edo hortik beherako kotizazio-oinarria duten langileek. Hitzarmen honek urtarrilaren 31ra arte enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean dauden langileei eragiten die, ezinbesteko arrazoiengatik edo arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produktiboengatik.
2022/02/22

EAEko egoeraren diagnostikoan jasotako datuen arabera, soldata-arrakala bost puntu jaitsi da Euskadin 2016tik. Urteko irabazia kontuan hartuz gero, EAEn % 19,5eko soldata-arraila dago (6.331,55 €), 2016an baino 4,9 puntu gutxiago ( % 24,4). Ordu bakoitzeko irabazia aztertuz gero, Europar Batasunak egiten duen bezala, soldata-arrakala ia 5 puntu jaitsi da 2016arekin alderatuta, 2016ko % 14,3tik 2019ko % 9,5era.

2022/03/29

Sektore estrategikoetan, pertsonen zaintzan eta despopulazio-arriskuan dauden eremuetan biztanleria aktiboaren kualifikazio- eta birkualifikazio-ekintzen garapena diruz laguntzeko laguntza porgrama. Diru-laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu, Next Generation Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. (3.300.000.- €)

2022/06/22 Soldata Arrakalari buruzko I. Kongresua. Bertan desberdintasun hori eragiten duten arrazoiak aztertu eta hausnartu dira, eta berdintasuna eta talentua enpresaren lehiakortasun-faktore gisa jorratu dira, besteak beste.
2022/07/01 Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko.
2023/06/14 Soldata Arrakalari buruzko Nazioarteko II. Kongresua. Hitzorduan politika publikoetan eta enpresak lan-merkatuan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko gauzatzen ari diren ekintzetan adituak diren pertsonak bildu dira, eta sektore maskulinizatu eta feminizatuetan emakume langileek partekatutako esperientziarekin itxi da.
2023/06/21 AdinLan gidaren aurkezpena. Gida hori zuzentzen duen gobernuak prestatu du, eta, bertan, adinaren kudeaketa integralerako enpresen eskura dauden tresna guztiak biltzen dira, aukera-berdintasuna bermatzeko, diskriminaziorik gabe eta adinagatik inor kanporatu gabe.
2023/11/29 Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritza Ganberek langile autonomoentzako BGAE bat abiarazi dute. Akordio bat sinatu dute aurreikuspen-erakunde berria (167.000 langile har ditzake) 2024. urtearen erdialdera abiatzeko.