Ekimena 2. Saihestea 45 urtetik gorako pertsonen langabezia kronifikatzea, laneratzeko prestakuntza ekintza integralekin eta laguntza pertsonaleko ekintzekin, genero-ikuspegia txertatuz. Arreta berezia emango zaie ezgaitasunen bat duten pertsonei.

Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/03 | Enpleguaren ardura duten foru-agintariekin eta Eudelekin bilera sorta egitea, langileen prestakuntza errazteko eta lan-merkatuan sar daitezen sustatzeko abian jartzen diren ekintzak koordinatzen saiatzeko. Bizkaiko Enplegu Foru Aldundiarekin, Arabako Foru Aldundi orokorrarekin eta Enpleguko foru arduradunarekin eta Eudel/Euskadiko Udalen Elkarteko presidentearekin bildu dira. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordio batera iritsi gara, Elkar Ekin Lanean programaren koordinazio-mahaietan aktiboki parte hartzeko. |
2021/03/23 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua: Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntza-programa.
2021eko deialdiaren iragarpena. Más informaciónEsleipena (2022/07/29) |
2021/03/23 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua: Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak arautzen dituen urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan araututako lan-merkatu arruntean desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntza-programa.
2021eko deialdiaren iragarpena. Informazio gehiago. EBEP. (2021/03/23)2021eko esleipena. (2022/09/01) |
2021/05/17 |
Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bereziak garatzeko laguntza-programa, landunentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat.
2021eko deialdia (4.000.000.-€) (2021/05/17). Informazio gehiago.2021eko esleipena (2022/05/09) |
2021/05/25 |
Lanbide/Euskal Enplegu Zerbitzua. Lan maskulinizatuetan emakume langabeak kontratatzeko eta prestatzeko proiektuetarako diru-laguntzen programa.
2021eko deialdia. EHAA (2.000.000.- €) (2021/05/25)
|
2021/06/15 |
Lanbide/Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan lanbide-orientazioko ekintzen eta zerbitzuen garapena finantzatzeko laguntza-programa.
2021-2023 deialdia. Informazio gehiago. (11.500.000.- €) (2021/05/25)Hutsen zuzenketa. (2021/06/15) Esleipena (2022/07/29) Esleipena (2022/08/18) |
2021/06/30 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-zentro berezietan enplegu egonkorra sortzeko inbertsioetarako laguntza-programa. Diruz laguntzeko, inbertsioa egiten duen zentroak lanpostu egonkorrak sortu behar ditu; eta kontratu behar ditu desgaitasunen bat duten langabetuak eta enplegu-zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak. Kontratuak mugagabea izan behar du. Edo aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratuak mugagabe bihurtu behar ditu (prestakuntza-kontratuak barne).
2021eko deialdia. Informazio gehiago.
|
2021/07/13 |
Enplegu-nitxo berrien eremuan prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzen programa, lehentasunez langile langabeei zuzendua.
2021eko Deialdia. Informazio gehiago. (8.000.000.- €) (2021/07/13)
|
2021/11/24 | Laneko emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko jardunaldia. Oraingoan, Lan Ikuskaritza izango da lansari-berdintasunerako tresna. Gogorarazten da soldata-desberdintasunak mendekotasun ekonomikoa eragiten duela, eta horren adierazpenik krudelena genero-indarkeria dela. |
2021/11/25 | Euskadi izango da kaleratutako langileak Covid-19 pandemiak kaltetutako sektoreetan birkokatzeko laguntzak jasoko dituen EBko lehen eskualdea. Europako Parlamentuak argi berdea eman dio gaur Lanbidek langile horiek birziklatzeko jasoko duen 1,2 milioi euroko laguntzari, Aukeraberri programaren bidez. |
2021/11/30 | EDE Fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematea, 2021ean lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten emakumeak laneratzeko ibilbideak garatzeko. Arriskuan edo baztertuta edo/eta genero-indarkerian dauden emakumeei laguntzen zaie, gizarteratzeko ibilbide integralak dituzten gizartean erabat eta eraginkortasunez sar daitezen. (40.000.- €) |
2021/12/07 |
Langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak diruz laguntzeko programa, kontratatzeko konpromisoarekin. Programa honen helburua da prestakuntza espezializatua eta egokia ematea EAEn instalatuta dauden edo ezarri berriak diren enpresek sortutako lanpostu berriei.
2022ko Deialdia. (3.000.000.- €) (2021/12/07)
|
2021/12/14 | Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteari dirulaguntza zuzen bat ematen dA. Helburua: emakumeek zuzendaritza-postuetan duten egoerari buruzko azterlan bat egitea, emakumeen ahalduntzea eta erantzukizuneko postuetan lidergoa sustatzeko. (17.908.- €) |
2021/12/14 | Lanbideren eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren arteko hitzarmena, Bizitzeko Minimoko Diru-sarrera jasotzen duten pertsonei laguntzeko, laneratzeko eta gizarteratzeko proiektu pilotuak garatzeko. Europako funtsekin finantzatzen da eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalaren barruan sartzen da. EHAAn argitaratzea. (6.590.000.- €) |
2022/03/22 |
Erabakia, Lanbide Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baita urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitako Enplegu Zentro Berezietako Jarduera Profesionalari Laguntzeko Unitateen 2022ko ekitaldiko finantzaketarako laguntzen deialdia. Laguntzak ematen dira, bai desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko, bai jarduera profesionalari laguntzeko unitateetarako. (65.000.000.- €) |
2022/03/31 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua: Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntza-programa.
|
2022/05/05 |
'Morrokotudak' proiektua. Emakume langabeak sektore maskulinizatuetan prestatzeko eta kontratatzeko programa, soldata-arrakala murrizteko eta emakumeak oso gutxi diren sektoreetan sartzeko.
2021eko Deialdia 2021eko Esleipena |
2022/05/25 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-zentro berezietan enplegu egonkorra sortzeko inbertsioetarako laguntza-programa. Diruz laguntzeko, inbertsioa egiten duen zentroak lanpostu egonkorrak sortu behar ditu; eta kontratu behar ditu desgaitasunen bat duten langabetuak eta enplegu-zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak. Kontratuak mugagabea izan behar du. Edo aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratuak mugagabe bihurtu behar ditu (prestakuntza-kontratuak barne).
|
2022/06/07 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua: Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak arautzen dituen urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan araututako lan-merkatu arruntean desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntza-programa.
2022ko Deialdia. Informazio gehiago
|
2022/06/21 |
Lanbide. Langabetuen 2022tik 2024ra bitarteko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen deialdia. Informazio gehiago (65.900.000.- €) |
2022/06/22 |
Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bereziak garatzeko laguntza-programa, landunentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat.
2022ko Deialdia (5.000.000.-€) (2022/06/22). Informazio gehiago.2022ko aurrekontua handitzea:(1.000.000.-€); GUZTIRA: 6.000.000.-€ (2022/12/02) |
2022/10/25 |
Lanbide: Europar Batasuna-Next Generation EB finantzaturiko berreskurapen-, eraldaketa- eta erresilientzia-plana. Landa-eremuetan eta hiri-eremuetan emakumeei laguntzeko programa. 5.000 biztanletik beherako udalerrietan langabezian dauden emakumeei zuzenduta dago, eta laneratzeko berariazko kualifikazioa duten ibilbide pertsonalizatuak eskainiko zaizkie.
2022ko deialdia. Informazio gehiago. (773.662.- €) (2021/12/21)Aurrekontuaren gehikuntza 429.812.- €. |
2022/12/20 |
Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (NextGeneration EU) esparruan, langabeen gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-programa Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena bultzatzeko eta genero-arrakala murrizteko. Hartzaileak, lehentasunez, 30.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren emakume langabeak dira. |
2022/12/30 |
Langabeei zuzendutako teleprestakuntza-modalitatean egiazta daitekeen prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntza-programa, parte-hartzaileek profesionaltasun-ziurtagiriak lor ditzaten.
2023-2024 deialdia (2.000.000.- €) (2022/12/30). Informazio gehiago.
|