Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/15
Gizarte-ekonomian ekiteko laguntza-programa, hiru kapitulu desberdin finantzatzeko: gizarte-ekonomiako enpresa eratzea eta sustatzea, planifikatutako lurralde-sustapena eta horrelako enpresak sendotzea.
2020ko Deialdia.
Programa horren kontura 134 enpresa sortzeko dirulaguntza eman zen, eta 414 lanpostu sortu ziren.
2021/07/13
Langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan duten parte-hartzea erraztu eta hobetuko duten tresnen garapena eta ezarpena finantzatzeko Programa. Gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresen kasuan, laguntzak baliagarriak izango dira langileek parte hartzeko plan bat egiteko eta ezartzeko, langileek enpresan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzeko eta enpresa partaidetuen eredua zabaltzeko.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (140.000.- €) (2021/07/13)
2021/07/20
Gizarte-ekonomian ekiteko laguntza-programa, hiru kapitulu desberdin finantzatzeko: gizarte-ekonomiako enpresa eratzea eta sustatzea, planifikatutako lurralde-sustapena eta horrelako enpresak sendotzea.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (2.795.000.- €) (2021/07/20)
2021/07/20
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko laguntzen Programa
2021eko deialdia.  (250.000.- €) (2021/07/20)
2021/09/14 Jaurlaritzak aldeko irizpidea adierazi du Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzeko lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Horrela, bete egiten da Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2020ko maiatzeko akordioa, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artekoa, arauaren baldintza batzuei buruzko eskumen-desadostasunen aurrean. Lege-proposamena Eusko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos (EAJ), Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak (PSE) eta Grupo Vasco Popular-Ciudadanos (PP+Ciudadanos) legebiltzar-taldeek egin dute.
2022/10/05
Gizarte-ekonomian ekiteko laguntza-programa, hiru kapitulu desberdin finantzatzeko: gizarte-ekonomiako enpresa eratzea eta sustatzea, planifikatutako lurralde-sustapena eta horrelako enpresak sendotzea.
2022ko Deialdia