Ekimena 4. Bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzea sustatzea, helburu hori erraztera zuzendutako berariazko neurrien bidez, telelana edo lan ordutegien malgutasuna bultzatuz, betiere enpresa bakoitzaren premiak eta aukerak kontuan hartuz eta familia-errealitate desberdin guztiak barne hartuz.

Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/12 |
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntza-programa.
2021eko Deialdia
|
2021/09/28 | Euskadiko Enplegurako Berrikuntza Zentroen sarea aurkeztu da. Europar Batasuneko MRR funtsekin finantzatutako azpiegitura da, eta laneratzea eta kalitatezko enplegua sustatzen dituzten proiektu berritzaileak bultzatu nahi ditu. |
2022/03/01 |
Erabaki-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako orientazio -ekintzailetza-, laguntza- eta berrikuntzazentroen jarduera kudeatzeko aldi baterako programa bat sortzekoa. Enplegurako Berrikuntza Zentroen sarerako giza baliabideen zuzkidura onartu da. Hamar plaza horiek Europar Batasuneko MRR funtsen kargura finantzatuko dira, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatuko ditu. |
2022/03/15 |
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntza-programa.
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak finantzatzeko programaren 2022ko deialdia. 1.500 pertsona inguru kontratatzea aurreikusten da. Laguntza horien bidez, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordeztu nahi dira. Diruz lagunduko da bai langabe gisa izena emanda dauden pertsonak kontratatzea, bai lanaldi partzialerako kontratatutako langileen lanaldia luzatzea. |
2023/03/07 |
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntza-programa.
2023ko Deialdia. |
2024/03/21 |
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntza-programa.
|