Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/01/27
Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren erabakia, LTEen osagarria hirugarrenez luzatzekoa. Horren bidez, 150 euroko osagarria jasotzen dutela aitortzen zaie LTE bat eskuratzeko unean urtean 20.000 euro edo gutxiagoko kotizazio-oinarria duten langileei. Akordio honek urtarrilaren 31ra arte lan-erregulazioko espediente baten eraginpean dauden langileei eragingo die, ezinbesteko kasu batean zein arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produktiboengatik.
2021/01/27
Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren erabakia, langabezian dauden metaleko langileak birkokatzeko euskal plan bat egiteko. Enplegua galdu duten metalaren sektoreko langileak birkualifikatzeko eta birkokatzeko programa pilotu bat da. Finantzatzeko, baliabideak eskatuko zaizkio Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsari (GEEF).
2021/09/14 Elkarrizketa Sozialerako Mahaia bildu da eta bertan sinatu dira aurreko sei hilabeteetan lantaldeek lortutako akordioak. Akordio horiek lotuta daude diru-sarrera txikiak dituzten ABEEko langileei arreta emateko konpromisoekin, enpresek zein langileek martxan dauden eraldaketetara egokitzeko dituzten premiei begira. Mahaiak, gainera, 4.0 industriarako trantsizio justurako euskal itun soziala berretsi du, industria sektoreak bizi duen iraultzari aurre egiteko konpromisoa. Itun horrekin, prozesuak lagundu behar dituen ezinbesteko hiru gai: Lanbide Kualifikazio eta Espezializazioen esparru bat, enplegu-hobi berrietan prestatzeko programa, eta emakumeen eta gizonen arteko ezinbesteko berdintasunean aurrera egiteko lehentasun-plan bat.
2022/03/15 Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bileran, Ukrainako inbasioaren eragin sozioekonomikoa eta laborala minimizatzeko komunikazio-bide iraunkor bat mantentzea erabaki da. Hirugarren ohiko bileran, foroak hainbat lantalde berri sortu ditu Lan Ikuskaritzaren hurrengo Kudeaketa Planaren jarraipena egiteko, Erakundeen Partaidetzarako Legea eta osasunari eta giza baliabideen kudeaketari buruzko lege teknikoa idazteko. Era berean, 2022ko ekitaldirako lan-plana onartu da.
2022/03/17 Lan eta Enplegu Sailaren, Lanbideren eta Euskadiko klusterren arteko lankidetza-protokoloa.
2022/11/22 Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak Enpleguaren Euskal Legearen aurreproiektua eta Langileen Prestakuntzarako Euskal Eredu berria babesteko akordioak onartu ditu, enpleguan eta enpleguaren kalitatean eragiten duten politika publikoak ituntzeko dinamikak eta lantaldeen zeharkakotasuna finkatzeko.
2023/04/19 Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera. Elkarrizketa soziala elkarbizitzarako eta aberastasunaren banaketa orekaturako funtsezko pieza gisa babestea berariaz berretsi ondoren, talde berri bat sortzea erabaki du, erronka demografikoak enpleguan duen eragina aztertzeko, gazteen enpleguari buruzko itun baten oinarriak finkatzeko, 45 edo 50 urtetik gorakoak kontratatzeko programa berri bat bultzatzeko, eta zainketen aldeko itun sozial baten oinarriak
2024/01/31

Erakunde eta entitateekin Enpleguaren aldeko Itun Soziala sinatzen du. 97 erakunde eta entitatek iraultza ekonomikoari berdintasun, lehiakortasun eta enpleguaren kalitate handiagoarekin heltzeko hartu duten konpromiso kolektiboa sedestakatu du.