Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/01/27 Krisialdian dauden sektoreetatik datozen langabeak birkokatzeko euskal plana, ahal dela automatizazioaren eta globalizazioaren inpaktuak eragindako industria-sektoreetako langileak, eta osasun-krisiaren ondorio ekonomikoek nabarmenduta. Kaleratze masibo edo indibidualen ondorioz lana galdu duten Metalezko Produktuen Fabrikazioa azpisektoreko langileak birkualifikatzeko eta birkokatzeko programa pilotu bat barne hartzen du. Finantzatzeko, baliabideak eskatuko zaizkio Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsari (GEEF), azpisektore horretatik datozenak birkokatzeko.
2021/03/23
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua: Iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako langabeak kontratatzeko laguntza-programa. Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuta.
2021eko deialdia. Informazio gehiago
2021/04/20
Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen programa, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
2021eko deialdia. EBEP (3.000.000.- €) (20/04/2021)
2021/10/21 Lanbidek langabezian dauden langileak birkualifikatzeko aukerabeRRi programa krisian dauden sektore berrietara zabaldu du, bereziki eraginpean dauden sektoreetara, hala nola manufaktura-industria, handizkako eta txikizkako merkataritza, ostalaritza, finantza- eta aseguru-jarduerak eta bidaia-agentziak
2021/11/18 232/2021 Dekretua, azaroaren 9koa, sindikatuei eta enpresa-erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen duena, beren jarduera-eremuei dagozkien gaietan elkartutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten.
2021/12/21
Lanbide: Europar Batasuna-Next Generation EB finantzaturiko berreskurapen-, eraldaketa- eta erresilientzia-plana. 30.000 biztanletik beherako herrietan bizi direnak digitalki gaitu nahi dituen gaitasun digitalak hobetzeko programa; gutxienez, % 65 emakumeak izan beharko dira.
2022ko deialdia. Informazio gehiago. (5.334.915.- €) (21/12/2021)
2022/02/16

Lanbidek 108 langile birkokatzea lortu du krisian dauden enpresetako langileak birkualifikatzeko eta birkokatzeko AukerabeRRi programaren lehen esperientzia pilotuan; horrek esan nahi du bitartekaritza-indize eraginkorra % 44koa dela, zerbitzu publikoetan ohikoa dena baino askoz handiagoa.

2022/04/11 Lanbidek krisian dauden sektoreetako langileak birkualifikatzeko eta birkokatzeko Aukeraberri programa indartu du, Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren (GEEF) ekarpenarekin. Euskadi izan zen Elkarrizketa Sozialerako Mahaian adostutako proiektuari Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren berariazko babesa jaso zion lehen eskualdea. (1.200.000.- €)
2022/05/31 Talentu Digitala Sustatzeko Vass Fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematea, 2022an gaitasun digital aurreratuetan kualifikatzeko bi prestakuntza-programa garatzeko. (280.000.- €)
2022/06/07
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua: Iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako langabeak kontratatzeko laguntza-programa. Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuta.
2022ko Deialdia. Informazio gehiago.
2022/11/02 Logistikaren eta garraioaren arloko prestakuntzarako laguntzak. Sektore hori estrategikoa da EAErako, eta trantsizio berriek eragindako aldaketetara egokitutako langile kualifikatuak behar ditu. Dirulaguntza bat emango zaie Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari, Bizkaira eta Gipuzkoara zabaltzeko. (1.300.000.- €)
2022/12/20
Lanbide: Europar Batasuna-Next Generation EB finantzaturiko berreskurapen-, eraldaketa- eta erresilientzia-plana. 30.000 biztanletik beherako herrietan bizi direnak digitalki gaitu nahi dituen gaitasun digitalak hobetzeko programa; gutxienez, % 65 emakumeak izan beharko dira.
2023ko deialdia (2022/12/20) (4.200.000.-€). Informazio gehiago.
2023/07/26

Honako hauetara bideratutako laguntza-programa: langabeen gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza finantzatzea, EBk finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
2023ko deialdia 
Informazio gehiago (4.553.605.- €)

2024/05/28

Gaztelaniaz alfabetatzeko ekintzak abian jartzeko laguntza-programa, Lanbiden izena emanda dauden eta hispanoak ez diren herrialdeetako etorkinentzat.

2024ko deialdia
Informazio gehiago

2024/06/18
Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen programa, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

2024ko Deialdia. Informazio gehiago