Ekimena 1. Enplegu-plan bat onestea, enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak babesteko berariazko likidezia-neurriak barne hartuko dituena. Enplegurako prestakuntzaren eremuko programa zehatzekin enplegua babestera zuzenduta dago, enplegu berdea sortzea errazten duen bidezko trantsizio ekologiko bat lehenetsiz.
Ekimena 1. Enplegu-plan bat onestea, enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak babesteko berariazko likidezia-neurriak barne hartuko dituena. Enplegurako prestakuntzaren eremuko programa zehatzekin enplegua babestera zuzenduta dago, enplegu berdea sortzea errazten duen bidezko trantsizio ekologiko bat lehenetsiz.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/20 | 237/2020 Dekretua, urriaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020rako aurrekontuan kredituak sartzeari buruzkoa, lan-legeria betearaztearen arloan Estatutik datozen eginkizun eta/edo zerbitzu berriak bere gain hartzearen ondorioz: kaleratze kolektiboko espedienteek eragindako langileentzako ohiko erretiroaren aurreko laguntzak. |
2021/03/09 |
"React-Eu eta NextGeneration-Eu Errekuperaziorako eta Erresilentziarako Europako Funts berriak planifikatzeko, kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko errefortzu" programa sortu zen Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzan.
|
2021/04/13 |
2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia onartu zen; horren bidez, etapa berri bat ireki nahi da kalitatera, inklusiora eta berdintasunera bideratutako enplegu-politiketan, eta prestakuntzarako eta aktibaziorako eskubide subjektiboa aitortzeari ekin zaio, enpleguak Euskadiren aurrerabiderako eta gizarte-kohesiorako balio dezan.
|
2021/05/05 |
Langabeentzako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntza-programa. Esleitutako diru-laguntzak, 2020-2022ko deialdikoak.
Deialdia 2020 esleitzea.(05/05/2021)
|
2021/06/30 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen programa, Lanbiderekin lankidetzan.
2021-2022 deialdia (1.892.000.-€) (2021/06/30). Informazio gehiago.
|
2021/09/09 |
Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntza-programa. Dekretu horren bidez, enpresa-elkarteei eta erakunde sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen da, beren jarduera-eremuetako berezko gaietan giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (751.129.- €) (09/09/2021)
|
2021/11/10 | Enpleguari eta Merkalan Enplegu Azokari buruzko IV. Biltzarra. Enplegu-politikak eragile instituzionalekin, sozialekin eta gizarte zibilarekin hitzartzeko borondatea adierazten da, eta inbertsio sozialaren aldeko apustua egiten da lehiakortasunaren berme gisa. |
2021/12/07 | Emakume langabeak lan-okupazio maskulinizatuetan prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako dirulaguntzen programaren. Programa honen helburua da soldata-arrakala murriztea, emakumeak gutxiengoa diren sektoreetan sartuz. (2.000.000.- €) |
2021/12/10 | Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura irekia ezartzen da etengabe |
2022/04/01 | Bidaia-agentzien sektorerako SARE mekanismoa nola aplikatuko den argitzea pandemiaren azken bi urteetan enpresak eta langileak babestu dituzten Erte Covid direlakoak ordezkatzen dituena |
2022/04/12 | 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoa onartu da. Estrategikoak Plan horren bidez, Euskadik postpandemian bultzada sozioekonomikoa ematen lagundu nahi da, hiru trantsizioak ezarriz, digitala, energetiko-klimatikoa eta demografikoa, bai eta enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa sustatzea ere, kontratu sozial berri baterako. |
2022/05/19 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzen deialdia.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (13/07/2021)2021eko Esleipena. |
2022/05/24 | Bilboko Merkataritza Ganberari eta Gizarte, Lan eta Berdintasun Auditoretzako Euskal Erakundeari zuzeneko dirulaguntza ematea, enpresek arlo soziolaboralean arauak betetzen dituztela egiaztatzeko modu eraginkor bati buruzko azterlan bat egiteko. (18.325.- €) |
2022/06/15 | 2021-2024 aldirako Enpleguaren Plan Estrategikoaren jarraipen-txostena aurkeztea Eusko Legebiltzarraren batzorde laguntzailean. |
2022/09/13 | Alemaniako Gobernuko eta Bundestageko ordezkarien aurrean azaldu dira legegintzaldi honetan Euskadin enpleguan egindako proiektu berritzaileak. Enplegu-politika aktiboetarako eta enplegu txukunean inbertitzeko eskubidearen defentsa. |
2022/10/04 |
Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntza-programa. Dekretu horren bidez, enpresa-elkarteei eta erakunde sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen da, beren jarduera-eremuetako berezko gaietan giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten.
Deialdia 2022 |
2022/10/04 | Zuzeneko dirulaguntza ematea erabaki zen, Euskadiko Eraikuntza Klusterra-Erikune Elkarteari, "Lanbide Hub-obretan irekia" proiektua garatzeko, Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (251.900.- €) |
2022/11/22 | Iseak Fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuriari buruzko ekitaldia egiteko. (280.000.- €) |
2022/12/30 |
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen programa, Lanbiderekin lankidetzan.
2023-2025 deialdia (4.3000.000.-€) (2022/12/30). Informazio gehiago. |
2023/02/16 | WorkinLan Summit enpleguari buruzko nazioarteko kongresua egingo da Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta Iseak Fundazioak antolatuta. Bertaratutakoei inertzietatik ateratzeko eta berritzen ausartzeko deia egiten zaie, trantsizio handien aurrean kalitatezko enpleguak sortzeko. |
2023/05/31 |
Enplegu eta prestakuntza azokaren ospakizuna euskal enpresen eta enplegu-eskatzaileen beharrak biltzen dituen Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren hitzordua.
Merkalan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak formatu birtualean antolatutako enplegu- eta prestakuntza-azokaren IV. edizioa. Bertan, enplegu-eskaintzak eta prestakuntza-aukerak bilatu ahal izango dira, baita parte hartzen duten enpresekin harremanetan jarri ere
|
2023/08/04 |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzen deialdia.
2023ko Deialdia2023ko esleipena. (2024/04/16) |
2023/09/05 |
Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntza-programa. Dekretu horren bidez, enpresa-elkarteei eta erakunde sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen da, beren jarduera-eremuetako berezko gaietan giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten.
2023ko deialdia |
2024/02/06 |
"Eurocadres - Conseil des Cadres Europenns SASPJ" entitateari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, adimen artifizialak laneko jardueretan eta enpleguan duen eraginarim buruzko bi dibulgazio-jardunaldi egiteko. |
2024/02/27 |
Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioarekin hitzarmena, Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroak bitarteko elektronikoen bidez funtziona dezan. |
2024/03/14 | Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren arteko kudeaketa-gomendioa, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei eta landunei zuzendutako 2024-2025 aldirako prestakuntza-programazioa egiteko nekazaritzako, itsasoko eta arrantzako lanbide-arloetan eta elikagaien industrietan. |
2024/03/14 | Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren arteko kudeaketa-gomendioa, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei eta landunei zuzendutako 2024-2025 prestakuntza-programazioa egiteko. |