Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/29 Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren aurkezpena. Programa horren helburua da ekonomia suspertzea eta, horren bidez, galdutako enplegu guztia berreskuratzea, aukera berriak sortzen lagunduz. Helburu hauek ditu programa horrek: langabezia % 10etik behera kokatzea; 135.000 enplegu sustatzea; 6.000 enpresa eta mikroenpresa berri sortzen laguntzea; ikerketa eta garapeneko 1.000 proiektu berri sustatzea; 10.000 industria-enpresari laguntzea; 4.000 industria eta zerbitzu aurreratuen balio erantsia handitzea; 100 elikagai-industrien balio erantsia handitzea, eta merkataritzan, ostalaritzan eta turismoan balio erantsia 1.400 milioi euro handitzea. Hazkunde Iraunkorraren esparruan kokatzen den eta hiru trantsizioei erantzuteko konpromisoa hartzen duen programa honek 13.250 milioi euroko aurrekontua izango du 2020-2024 aldirako.
2020/11/03
Suspertze Ekonomikorako eta Enplegurako Berpiztu Programa onartu da. Horren oinarriak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiarekin eta Mahai sozioekonomikoko eragile ekonomiko eta sozialekin kontrastatu dira.
2021/05/18
Berpiztuko Kontseilu Errektorea (Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 Programa) bildu da: eskualde behartsuei edo lehentasunezko arreta-eremuei bultzada emateko plan berezi bat abian jarriko dela iragarri da (180 .- M). Proiektu traktore batzuk dinamizatu nahi dira Ezkerraldea-Meatzaldean, Enkarterrin, Oarsoaldean eta Aiaraldean. Ezohiko inbertsio hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan helburu horietarako edo antzekoetarako ezarritako zuzkiduren osagarri izango da. Foru-aldundiekin, udalekin eta eskualdeko eragileekin lankidetzan diseinatu da eta gauzatuko da 2021etik 2023ra bitartean.
2021/07/12 Abian jarri dira Ezkerraldea, Metzaldea eta Enkarterrirako eskualdeko plan estrategikoak, eta 277,3 milioi euro baino gehiagoko erakundearteko inbertsioa eragingo dute datozen hiru urteetan, 2025era arte. Ezkeraldean, parke teknologiko bat eta Energy Intelligence Center (EIC). Enkarterrin azpimarratzekoak dira Feveko trenaren eraldaketa eta B-630eko lau zatiren bide-hobekuntza, bai eta erakargarritasun kultural eta turistikoen arteko lotura-proiektua ere.
2021/08/31 Baimena ematen da Oarsoaldea Garapen Agentziarekin hitzarmen bat sinatzeko, eskualdeko Laneratze Poloa hedatzeko, mila enplegu sortzen laguntzeko, eskualde behartsuak edo lehentasunezko jarduketa-eremuak bultzatzeko Berpiztu programaren barruan. Ehaa (6.000.000.- €)
2021/09/28 250 milioi euroko ezohiko inbertsio-programa onartu da, eta 170 milioi euro aurten bertan hasiko dira gauzatzen. Zenbateko hori 2021eko Euskal Aurrekontuetan inbertsiorako jasotako 1.000 milioi euroei gehitu behar zaie. Programak asmo handiko inbertsio-plan bat biltzen du datozen urteetarako apustu handiak bultzatzeko eta aurrean ditugun hiru trantsizio handiei berme osoz heldu ahal izateko: trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa, azken hori erronka demografikoak markatuta. (250.000.000.- €)
2021/11/23 MRR – Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa – Funtsak kudeatzeko aldi baterako programa sortzeko akordioa, 23. osagaia. "Lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak", Covid-19aren pandemiari erantzuteko. Programa horretako Europako inbertsioen helburua da erreformek kalitateko enpleguaren sorreran, produktibitatearen hazkundean eta gizarte-, lurralde- eta genero-arrakalen murrizketan duten eragina maximizatzea, betiere kontuan hartuta lan-merkatua eskari eta aukera digital eta ekologiko berrietara egokitzeko beharra
2022/03/01

Aiaraldea eskualderako berehalako jarduera-plana, eskualdeko ekonomia eta gizartea suspertzeko 33 jarduera abian jartzea ahalbidetuko duena – 8 proiektu traktoretan bilduta –. (24.000.000.- €)

2022/03/23

Berpiztu Programaren Kontseilu Errektorearen bilera. Berpiztu esparru-programak bi helburu argi ditu: Ekonomia suspertzea eta enplegua sustatzea. Esparru-programa honen helburua langabezia % 10etik behera kokatzea da. Helburu horrekin, Jaurlaritzak konpromisoa hartu du legegintzaldian zehar 13.250 M€ mobilizatzeko. 2021ean, 2.907 M€ inbertsioak egin ziren eta 33.000 lanpostu sustatu ziren. 2022an, aurreikusitako inbertsioak 3.210 M€ izango dira, eta 36.000 lan-kontratu sustatuko dira, Ukrainako krisiak aurreikuspen horietan izan dezakeen eragin negatiboaren zuhurtziaz.

2022/09/20  Diru-laguntza bat onartu da Berpiztu programaren barruan, Artziniegako monumentu-multzoa hobetzeko. (800.000.- €)
2022/09/22 Lehendakariak Hitzartuz Programa aurkeztu du Politika Orokorreko Osoko Bilkuran. Datorrenean Gobernu Kontseiluan aurkeztu eta onartuko da.
2023/02/03 Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak konpromiso berriak hartu dituzte Europako baliabideen kudeaketaren esparruan.
2023/03/28 Berpiztu Programaren Kontseilu Errektoreak Euskadik azken hamar urteetan izan duen hazkunde ekonomikoa eta enplegu-sorrera nabarmendu ditu, eta lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua indartzen jarraitzearen alde egin du.
2023/06/13

2021eko irailaren 18an Oarsoaldea SArekin (Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen Garapenerako Agentzia) sinatutako lankidetza-hitzarmena, "laneratzeko OA3 erakargune" proiektu bultzatzailea egiteko, Berpiztu Programaren barruan, premian diren eskualdeei edo lehentasunezko jarduketa-eremuei bultzada berria emateko. 

2024/01/23 Ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko Berpiztu programak 241 milioi euro inbertitu ditu Bizkaian 2021etik, ekonomia, mugikortasuna edo enplegua suspertzeko jarduerekin.
2024/02/27 Akordioa, Busturialdea-Urdaibai eskualderako erakundeen arteko Plan Estrategikoa egitea onartzen duena, Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren bidez bultzatutako Lehentasunezko Jarduera Eremuetarako (ZAP) garatutako eredu berari jarraituz.
2024/03/12 Berpiztu Programaren Kontseilu Errektorearen bilera. 2023ko ekitaldiko jardueraren eta emaitzen jarraipena.