Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Ponentzia berriak sortzea EGAn

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Bidaiariei buruzko atalaren barruan eta, Euskadiko garraio-agintaritzak aginduta, ponentzia hauek eratu dira:

Irisgarritasuna garraioan: 2018ko bigarren seihilekotik, sei bilera egin dira. Haietan, bertan dauden gizatalde guztiek antzeman dituzten behar eta gabeziei buruz eztabaidatu da (sozietate zibila, elkarteak, administrazioak, kontsumitzaileen erakundeak, tren-/autobus-fabrikatzaileak eta operadoreak).

Horrez gain, eta Euskadiko Irisgarritasun Plan Orokorra prestatzearekin batera, ponentzia honek zeharkako mahai horri helaraziko dio Euskadiko garraioari buruzko ekarpena.

Orain arte landu denari dagokionez, hainbat neurri eta jardunbide zehazten ari dira autobus, tren, tranbia eta geltokietan abiarazteko. Horiei esker, detektatutako gabeziak konponduko dira eta, hala, disfuntzio fisiko edo intelektualen bat duten pertsonen autonomia hobetuko da.

-   Taxia: garraio publikoarekin eta erakundeen eta elkarteen arteko beharrezko lankidetzekin (GJGP 2030 planean identifikatuak) loturiko helburu eta jardunekin lerrokatuz.

Abiarazita dago IG baimena duten ibilgailuek ikusgai eraman beharreko bereizgarria ezartzeko Dekretua egiteko espedientea, bai eta jarduera horrek eman beharreko zerbitzuen etorkizuneko erregulaziorako behar diren urratsak ere

2019/04/15

Salgaien atalaren barnean:

Zamaketa: beste urrats bat egiteko, eta bobinen garraioarekin loturikoa eguneratzeaz gain, errepide bidezko garraiorako karga zamatzeari buruzko gida bat, EAE osorakoa, eztabaidatu eta onartzea.

Europako Zuzentarauaren transposizioarekin eta 2018an gertatutako arauen aldaketarekin, EAEko Karga Estibatze Gida egin da Sailean, errepideko garraioan kargen zamalanak behar bezala egiteko bete behar diren xehetasunak dituena, modu zehatz eta, aldi berean, praktikoan jasota. Euskadiko garraiolari-elkarte guztien, zamaketarien, garraio-bitartekarien, portuko espezialisten, Ertzaintzaren, trafiko-agenteen eta hiru foru-aldundien partaidetzarekin, otsailean, gidak jasotzen dituen 40 fitxa-familiak zehazten amaitu zen (euskal industrian eta ekonomian garraiatzen diren materia adierazgarri bakoitzeko fitxa bat), eta, martxoan, dokumentua aurkeztu zitzaion taldeari.

Aste Santuaren ondoren, dibulgaziozko hainbat jardunaldi identifikatuko dira, egunerokoan ematen diren kasuistikak ikuspegi praktiko batetik jorratzeko. Era berean, APP bat garatuko da nahi duenak, modu intuitiboan, kargaren kabotaje- eta estibatze-arauak denbora errealean ezagut ditzan.

2019/04/15