Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Plan integral bat abiarazi, adingabekoen aurkako genero‑ indarkeria prebenitzeko eta haren kontra babesteko eta genero‑ indarkeriaren biktima adingabeko horiei eragindako kaltea konpontzeko.

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

28/06/217: Erakunde arteko Talde Teknikoaren 3 saio-monografiko egin dira biolentziaren biktima zuzen bezala aitortzen diren seme-alabekin lan egiteko koordinazioa hobetzeko. Lan honen ondorioz agiri bat egin zen genero biolentzia bizi duten umeak babesteko jarduera lerroeri buruzkoa ikuspegi hirukoitz batetatik: giza eskubideak, haurrak eta generoa.

2017/07/20 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

25/11/2017. Indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalentzako JABETUZ ikastaro aurreratuan bi unitate didaktiko berri gaineratu dira. Unitate horietan, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren seme-alaben araudia biltzen da ikuspegi hirukoitz batetatik: giza eskubideak, haurrak eta genero, eta biolentziaren biktima zuzenak diren sema-alabak pairatzen dituzten ondorioen azterketa egiten da.

2017/07/20 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

2018/10/01. Indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalentzako JABETUZ ikastaro aurreratuaren edizio berria hasi da. Ikastaro honetan arlo desberdinetako 100 profesionalek parte hartu dute emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren seme-alaben araudia ikuspegi hirukoitz batetatik: giza eskubideak, haurrak eta generoa, eta biolentziaren biktima zuzenak diren sema-alabak pairatzen dituzten ondorioen ezagutzan sakontzeko. 

2018/12/21 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

"Genero indarkeria pairatzen duten Euskadiko haurren giza-eskubideak babesteko ikuspegi eta ekintza-ildoak" txostenaren argitalpena. Txostena Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak onartu zuen.

2019/02/25 Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria