Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Estatu-mailan aliantzak garatzea bultzatu, Estatu-, Europa- eta nazioarte-mailan, ekimen estrategikoak abian jartzeko

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Lankidetza deszentralizatuari balioa emateko eta, zehazki, Euskadiko esperientzien eta jardunbide egokien berri emateko, Europako Batzordeak finantzatutako bi azterlanetan parte hartzen ari da. Lehena CPRMk eta PLATAFORMAk zuzentzen dute. Bigarrena, berriz, ELGEk.

2019/02/19 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

PLATFORMArekiko atxikimendua

 PLATFORMA 30 tokiko eta eskualdeko gobernuen koalizio europarra da eta bere baitan gobernu horiek ordezkatzen dituzten elkarteak daude, herrialde, europar zein mundu mailan. Guztiak funtsezko eragileak dira garapen jasangarria lortzeko nazioarteko lankidetzan.

 Urriaren 9an euskal erakunde publikoak koalizioaren kide egin ziren. Euskal erakundeen helburua da lurralde-proiektuetan, nazioarteko foroetan eta ikerketetan parte hartzea.

2019/02/19 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

ELGE / EB txostena

ELGE Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak eta EB Europako Batzordeak ekainaren amaieran aurkeztu zuten, Bruselan, “Garapenerako lankidetza deszentralizatua birmoldatuz: 2030eko Agendarako hiri eta eskualdeek duten funtsezko zeregina” txostena, Euskadiri buruzko kasu-azterketa bat ere jasotzen duena, genero-berdintasunaren sustapena aztertzeko garapenerako lankidetzaren ekintzen bitartez.

2019/02/19 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Eusko Jaurlaritzak parte hartu de PLATFORMAren ikerketa honetan: Shaping a new generation of decentralised cooperation for enhaced effectiveness and accountability. Ikerketaren helburua da lankidetza desentralizatuari buruzko ezagutza indartzea gobernu eta aldaniztun erakundeetan . 

2019/02/19 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia