Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Garapenerako lankidetzako politika publikoen koherentzia bultzatu, bai eta erakundeen arteko koordinazioa ere

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Bi Landa Topaketa egin dira (bat martxoaren 24an, Urduñan, abeltzaintza jasangarriari buruzkoa, eta bestea ekainaren 29an, Arespalditzan, urari buruzkoa). Landa Topaketak mundu osoko eta Euskadiko landa-garapenari eta nekazaritza jasangarriari lotutako euskal sarearen arteko elkartrukerako topaguneak dira. Topaketa horien bidez, elkarrekiko lankidetza-eremuetarako baldintzak sortu nahi dira.

2017/07/04 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta Euskal Fondoa erakundeak, gaur goizean, Bilbon, Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria aurkeztu dute. Webgune berri horren bidez, Euskadin garapenerako lankidetza publikoaren ikuspegia edukiko dugu. Horren bidez, konpromisoei, proiektuei eta horien aurrekontuari eta kokapen geografikoari buruzko informazioa eskura daiteke. 2014tik 2017ra, garapenerako euskal lankidetza publikoa mundu osoko 79 herrialdetara iritsi da; 2.300 proiektu inguru garatu dira eta 230 milioi euro baino gehiago bideratu dira.

Berria
2018.eko azaroak 30
Euskadik atari bateratua izango du Euskal Lankidetza Publikoaren inguruan
2019/01/08 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Uraren eta saneamenduaren arloko erakundeen arteko ekimena

Euskadiko lankidetzako eta uraren erakundeek erabaki dute indarrak batzea, Erdialdeko Amerikan uraren eta saneamenduaren arloko lankidetzako programa abian jartzeko, El Salvadorreko eta Costa Ricako erakunde pareekin antolatuta. Ekimena aitzindaria da; izan ere, Euskadik, El Salvadorrek eta Costa Ricak esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzen lankidetzan jardungo dute, eta prestakuntza-ekintzak eta lankidetza teknikoa garatuko dituzte. Gainera, programaren bidez, uraren eta saneamenduaren azpiegiturak hobetuko dira Anamorós eta Yucuaiquín (El Salvador) udalerrietan.

Ekimen honen helburua, Euskadiko Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen arteko Batzordean sortu den akordioarena, bikoitza da. Batetik, El Salvadorreko Anamorós eta Yucuaiquín udalerrietako uraren eta saneamenduaren giza eskubidea bermatzen lagundu nahi da; eta, bestetik, Costa Rican eta El Salvadorren uraren eta saneamenduaren zerbitzuen estaldura kudeatzeko eta hobetzeko gaitasunak sendotzea planteatzen da, lankidetza teknikoko modalitateen bitartez.

 

Berria
2018.eko ekainak 07
Euskadik aholkularitza teknikoa eman eta ur eta saneamenduko azpiegiturak hobetuko ditu Erdialdeko Amerikan
2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia