Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Genero-ikuspegia zeharka sartu, Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentzian

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Garapenerako Estrategia Positiboen XII. Jardunaldiak. Giza Eskubideen Emakumezko Defendatzaileak: bizitzaren, zainketaren eta babesaren defendatzaile.

2018ko irailaren 25 eta 26an egindako jardunaldiak arriskuan dauden giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeak, horien erakundeak eta kolektiboak babesteko estrategia eta erronkei buruz hausnartzeko helburua izan du. Gainera, aukera izan da nazioarteko garapenerako lankidetzaren arlo honetako erronkei buruz eztabaidatzeko: zer eskaintzen du lankidetzak babesaren indartzean?, nola lurreratzen da eskubideen ikuspegia eremu honetan?

 

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Ekitatearen alde antolamendu-kultura aldatzeko prozesuaren diagnostikoa  

Genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketarako prozesua 2018an hasi zen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian. Prozesu hori 2018an jarraitu du eta diagnostikoarekin bukatzeko egin beharreko saio kolektiboak eta bilerak burutu dira. Dokumentua idatzi ondoren, prozesua 2019an berrabiatuko da.

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia