Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Lankidetza-arloan, planifikatzeko eta kontuak emateko prozesuak hobetu

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

 

Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta Euskal Fondoa erakundeak Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria aurkeztu dute. Webgune berri horren bidez, Euskadin garapenerako lankidetza publikoaren ikuspegia edukiko dugu. Horren bidez, konpromisoei, proiektuei eta horien aurrekontuari eta kokapen geografikoari buruzko informazioa eskura daiteke. 2014tik 2018ra, garapenerako euskal lankidetza publikoa mundu osoko 79 herrialdetara iritsi da; 2.885 proiektu inguru garatu dira eta 299,5 milioi euro baino gehiago bideratu dira.

Berria
2019.eko uztailak 24
2018an euskal lankidetza publikoak 585 ekimen berri bideratu zituen 57 herrialdetan
Berria
2018.eko azaroak 30
Euskadik atari bateratua izango du Euskal Lankidetza Publikoaren inguruan
2019/10/02 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2017 urteko memoria

2018an Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren 2017 urteko memoria egin da. Memoria hori Agentzairen kontu-ematea bermatzeko tresnarik garratzitsuenetakoa da eta web orrian kontsultatu daiteke.

 

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018 urteko memoria

2019an Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren 2018 urteko memoria egin da. Memoria hori Agentzairen kontu-ematea bermatzeko tresnarik garratzitsuenetakoa da eta web orrian kontsultatu daiteke.

2019/10/28 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia