Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren administrazio-modernizazioa bultzatu, kudeaketa efizienteagoa eta efikazagoa erraztuz, bai eta babestutako ekimenei kalitatezko laguntza ere

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Onartu da 140/2018 Dekretua, urriaren 9koa, Garapenerako Lankidetzako Eragileen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa sortu eta arautzekoa.

Otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 9.1 artikuluan definitutako garapenerako eragileen –euskal administrazio publikoak eta haiei lotutako entitate publikoak alde batera utzita– gaitasuna eta kaudimena identifikatzea eta bermatzea da Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroaren helburua.

Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan inskribatzea ezinbesteko legezko baldintza da entitate publikoak ez diren garapenerako lankidetzako eragileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzak jaso ahal izan ditzaten.

EHAA xedapena
2018.eko urriak 16
140/2018 DEKRETUA, urriaren 9koa, Garapenerako Lankidetzako Eragileen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa sortu eta arautzekoa.
2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia