Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Lankidetza-eremuan, jakintzaren kudeaketa hobetu

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko azaroko eta abenduko hilabeteetan zehar Garapenerako Lankidetzaren III. Gida Planaren ebaluazioa burutu zen. Halaber, 2018ko otsailean ebaluazioaren kudeaketa erantzun txostena landu da. Ebaluazio-txostenaren gomendioez jabetzea eta haiei erantzuna emateko eta jarraipena egiteko neurri zehatzak ezartzea du helburu kudeaketa erantzun txostenak. Bi dokumentuak 2018ko martxoaren 14an ospatutako Garapenerako Lankidetzako Euskal Kontseiluaren bilkura arruntan landu dira. 

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Garapenerako GKEetan generoak dituen erresistentzien analisia ikerketa argiratu da, Lorena Pajares Sanchez ikerlariarena. Ikerketa hori txertatzen da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza-eragileen artean genero ikuspegia instituzionalizatzeko egiten duen lanaren baitan.

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Azaroaren 16an Euskadiko Gazteak Lankidetza programaren ebaluazioa aurkeztu da. Aurkezpenera GKEen 20 ordezkari etorri ziren.

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia