Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Lankidetza-gaietan ebaluazio-eta etengabeko hobekuntza‑dinamikak bultzatu

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Garapenerako Lankidetzaren III. Gida Plana (2014-2017) ebaluatu da. Ebaluaketari esker lortutako ikasketa eta gomendioak, IV. Gida Planaren lanketan erabiliko dira.

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Programetarako Laguntzak deituriko tresnaren berrikuste prozesuaren barnean, tresnaren barne ebaluazioa egin da eta honen emaitzak GKEEekin sozializatuak izan dira 2017ko martxoan. Ebaluaketa prozesuan lortutako ikasketa zein gomendioak tresna berriaren diseinu prozesuan barneratuko dira.

2019/01/08 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren ebaluazioa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren ebaluazioa egin da. Nazioarteko boluntariotza-programa bat da, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatutakoa. 1993. urtetik, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak bidali ditu Hegoaldeko herrialdeetako garapenerako lankidetza-proiektuetara, elkartasunaren kultura sustatu eta EAEko gazteria garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzeko.

Ebaluazioaren helburu nagusia da programak gazte parte-hartzaileen kultura arteko sentsibilizazioa eta gizarte-inplikazioa sustatzen nola lagundu duen aztertu.

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia