Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Garapenerako Lankidetzako IV. Plan Zuzentzailea egin eta garatu

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gobernu Kontseiluak Garapenerako Lankidetzaren hainbat urterako Plangintza Estrategikoari (2018-2021) dagozkion Orientabide Orokorrak helarazi dizkio Eusko Legebiltzarrari, Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeak eztabaida eta onar ditzan.

2019/01/03 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2018ko uztailak 24ko Gobernu Kontseiluak onartu du Garapenerako Lankidetzaren IV Gida Plana (2018-2021)

Planak hiru helburu izango ditu: lehena, gure politikaren xede diren pertsona eta kolektiboetara bideratuta egongo da; bigarrena, gure ingurunean elkartasunarekiko konpromisoa handiagotzera zuzenduko da; eta hirugarrenak, gure eginkizuna gauzatzeko beharrezkoak diren prozeduren hobekuntza izango du ardatz.

1. Helburua: Pertsonen eta kolektiboen (eta, bereziki, sistematikoki baztertzen dituztenen) gaitasunak sendotzea eta haiek sustatutako estrategietan laguntzea, giza garapen jasangarria lortzeko eta giza eskubideak bete-betean baliatzeko bidean aurrera egin dezaten.

2. Helburua: Lankidetza-politikaren gizarte-oinarria zabaltzea eta Euskadiko pertsona, entitate eta erakundeen elkartasuna eta inplikazioa sustatzea.

3. Helburua: Gure jardunbideak eta ikuspegiak berrikuntza eta ikaskuntzaren bidetik eraldatzea, garapenaren arazoei era egokitu, integral, estrategiko eta koordinatuagoan erantzuteko.

Berria
2018.eko uztailak 26
Garapenerako Lankidetzaren 2018-2021 aldirako IV. Gida Planaren onarpena
Berria
2018.eko azaroak 30
Garapenerako Lankidetzaren 2018-2021 aldirako IV. Gida Plana. Ondorioak
Berria
2018.eko uztailak 24
Gobernuak Garapenerako Lankidetzaren arloan datozen urteotarako ildo estrategikoak onetsi ditu (Gobernu Bilera 2018-07-24)
2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia