Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Garapenerako lankidetzan diharduten euskal eragileen gaitasunak, abileziak eta eskumenak indartu

Eremua: Aliantzak
17 Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Eusko Jaurlaritzaren Ekintza Humanitarioko Estrategia lantzeko esparruan, Munduko Goi Bilera Humanitarioak lankidetza deszentralizaturako dituen erronkei buruzko prestakuntza- eta eztabaida-jardunaldi bat egin zuen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak . Gizarte-erakunde, entitate publiko eta unibertsitateetako 50 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte.(2017-03-16)

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

“Balore humanitarioak eta lokalizazioa: erronkak, potentzialtasunak eta praktikan txertatzea” saioa

Ekintza Humanitarioko Estrategiaren baitan, abenduaren 4ean esperientzien elkartrukatze saio hori antolatu da. Gaian sakontzeko, Fernando Almansaren hitzaldia, Rezaul Karim Chowdhuryren parte hartzea (Bangladesheko Local Coast erakundekoa) eta hiru euskal erakunderen esperientziak azaldu ziren: UNRWA (Nazio Batuen agentzia), Alboan (kanpo delegaziorik gabeko euskal erakundea) eta Oxfam Intermon (nazioarteko erakundea). Saioan 20 pertsonek baino gehiago hartu zuten parte.

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Generoari buruzko erakunde barneko III. Jardunaldiak: lankidetzaren sektorean sexu-jazarpenak eta sexuagatiko jazarpenak saihesteko eta halako kasuetan jarduteko protokoloa

Abenduaren 11 eta 12an izan dira jardunaldiak eta  horien helburua da Garapenerako lankidetzaren arloan sexu-jazarpenari buruzko protokoloak nola gauzatzen ari diren ezagutzea eta Euskadiko GGKEen Koordinakundean gai horri buruzko protokolo bat onartzeko irizpideetan aurrera egitea.

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Garapenerako Estrategia Positiboen XII. Jardunaldiak. Giza Eskubideen Emakumezko Defendatzaileak: bizitzaren, zainketaren eta babesaren defendatzaile.

2018.ko irailaren 25 eta 26an egindako jardunaldiak arriskuan dauden giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeak, horien erakundeak eta kolektiboak babesteko estrategia eta erronkei buruz hausnartzeko helburua izan du. Gainera, aukera izan da nazioarteko garapenerako lankidetzaren arlo honetako erronkei buruz eztabaidatzeko: zer eskaintzen du lankidetzak babesaren indartzean?, nola lurreratzen da eskubideen ikuspegia eremu honetan?

2019/01/10 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2019ko ekainak 13an ekintza humanitarioan sakontzeko eta esperientziak trukatzeko bigarren saioa egin zen “Erakundeen gaitasunak indartzen: nola egin diagnosia?” izenburupean. Helburua izan da diagnosiak egiteko tresnak ezagutzea, elkarteetan hobekuntzak bultzatzeko. Jardunaldian 12 erakundeetako hogei pertsonek parte hartu zuten.

Ekimena 2018-2023 Ekintza Humanitarioko Estrategiaren barruan kokatzen da.

2019/06/19 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

2019ko martxoaren 28an eta 29an Gasteizen eta Bilbon Afrikan eta Asian lan egiten duten erakundeei zeharkakoak lantzeko oinarrizko bi ikastaro eman ziren. Helburua izan zen GLEAren lan ikuspegiaren ezagutza erraztea eta proposamen batzuen kalitatea hobetzea bai formulazioetan eta baita azken hauen aurkezteko moduan ere.

2019/06/19 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Zuzeneko diru-laguntza ematea Hegoa Nazioarteko Garapenari eta Lankidetzari buruzko Ikasketen Institutuari, Euskadin garapenerako lankidetzako eragileen gaitasunak indartzeko eta laguntza ekonomiko hori jasotzeko benetako bermea eratzeko beharretik salbuesteko. Zenbatekoa: 534.900.- € (2019/07/23)

2019/10/01 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia

Irailaren 20an eta 21ean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren II. Jardunaldiak egin ziren Gasteizen, "Pedagogia politikarik gabe? Zenbait hausnarketa herri-hezkuntzatik, metodologia feministetatik eta metodologia dekolonialetik abiatuta" izenburupean. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen eta HEGOA Institutuaren artean antolatu ziren.

Berria
2019.eko irailak 17
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren II. Jardunaldiek herri-hezkuntzaren eta metodologia feministen eta dekolonialen inguruan hausnartuko dute
2019/10/02 Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia